Galdera Ohikoenak

Etxeko sukaldean/bainugelan … obrak egin nahi dut. Zer egin behar dut?
  • Eskaera udaletxeko Harrera zerbitzuan aurkeztu behar da, beheko solairuan.
  • Eskaerarekin batera dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
  • Egingo diren obren eta erabiliko diren materialen deskribapen osoa.
  • Parte hartuko duten gremio guztien aurrekontua, esku-lana eta materialak barne (BEZ gabe).
  • Etxebizitzaren barruko banaketa aldatzen badu obrak, dokumentu hauek ere aurkeztu behar dira:
  • Oraingo egoeraren planoa, gutxienez 1:100 eskala erabiliz
  • Erreformatu ondorengo egoeraren planoa. Bertan, obra burutu ondoren etxebizitza zein egoeratan geldituko den zehaztu behar da.
  • Xehetasun planoa, beharrezkoa baldin bada.
  • Eraikinaren egitura aldatu behar izanez gero, proiektu teknikoa aurkeztu behar da, eskudun teknikariak idatzitakoa eta dagokion Elkargo Profesionalak bisatutakoa.
  • Obren material edo elementuekin bide publikoa erabiltzeko beharra sortzen denean, Udaltzaingoarekin harremanetan jarri beharko da, ordutegiak, baldintzak, okupatu beharreko azaleraren mugak, material pilaketa, edukiontziak nola jarri eta abar zehazteko.
  • Obra-lizentzia onartutakoan, jakinarazpena korreoz bidaliko da eskatzailearen helbidera.
  • Informazio gehiago: Hirigintza bulegoan, udaletxeko 1. solairuan.    hirigintza@eskoriatza.eus edo 626 716 944 telefonoan.