Erroldan alta ematea edo helbidea aldatzea:
Tramite hauek norberak egin beharrekoak dira, baina interesatuak etortzerik ez duenean, beharrezkoa izango da haren izenean datorrenak honako agiria sinatuta ekartzea Ahalmena beste baten esku uzteko agiria.
Non egin: Udaletxeko harrera zerbitzuan.
Ordutegia: 9:00 – 14:30 (astelehenetik ostiralera).
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Nortasuna egiaztatzeko dokumentazioa: Nortasun agiria, pasaportea edo egoitza baimena (AIZ- Atzerritarren identifikazio zenbakia). Adingabeen kasuan Familia Liburua.
- Etxebizitzaren okupazio erregimena egiaztatzeko dokumentua:
-
- Etxea jabetzan izanez gero: jabetza eskritura.
- Alokairu kontratua izanez gero: alokairu kontratua, maizterraren izenean eta indarrean dagoena.
- Alokairua kontratu barik izanez gero:
-
-
- Erroldatzeko baimena inprimakia, etxe-jabeak bete eta sinatuta.
- Jabearen NAN kopia.
- Etxebizitzaren eskrituren kopia.
Helbidea aldatzeko, aurrez aipatutakoaz gainera, inprimaki hau ere beteta ekarri beharko da: Eskaera orria
Erroldan baja ematea.
Erroldan baja ematea ez du herritarrak berak egin behar; erroldan alta emandako herriko udala izango da beste herriari baja jakinaraziko diona.
Erroldako agiria lortzea:
Erroldan egiaztagiria lortzeko modu bi daude:
- Udaletxeko harrera zerbitzuan eskatzea. Errolda agiria norberak berea eskatu behar du eta bestela beharrezkoa da eskatzailearen NAN agiria aurkeztea. Ordutegia 9:00 – 14:00, astelehenetik ostiralera.
- On-line: Hemen
Informazio gehiago: udala@eskoriatza.eus edo 943 71 44 07