Berrikuntzak aurtengo inauterietako egitarauan

2014 / 02 / 12

Prest dago aurtengo inauterietako egitaraua, eta berrikuntzen artean aipatu behar da mozorro desfilea arratsaldean egin beharrean, eguerdian egingo dela, hain zuzen ere, eguerdiko 13:00etan.

Desfilea Huheziko aparkalekuan hasiko da eta pilotalekuan amaitu. Parte hartu nahi duten taldeek aldez aurretik eman dezakete izena edo, egunean bertan, 12:30ean, Huheziko aparkalekuan.

Hemen lehiaketaren oinarriak
eskohitza2013 172

Desfilean parte hartzen duten taldeek mozorro lehiaketan parte hartzen dute. Sarituak arratsaldeko 19:00ak aldera jakinaraziko dira plazan.

Herri bazkaria

Bestalde, ostiral honetan jarriko dira salgai inauterietako herri bazkarirako txartelak. Bazkaria martxoaren 1ean, larunbatean, izango da, 14:30ean, pilotalekuan.

Menuak

Helduak

  • Menua: marmitakoa, txerri txuletak txingarretan erreta eta tarta.
  • Kafea eta edariak (ardoa, ura eta sagardoa)
  • Prezioa: 15 €

Gaztetxoak (14 urtera arte

  •  Menua: makarroiak, oilasko-bularkia eta tarta.
  • Edaria: ura
  • Prezioa: 10 €

Txartelak Goxotxiki eta Inkernu tabernetan eros daitezke otsailaren 25era arte. Bazkaltzeko lekua erreserbatzeko idatzi kultura@eskoriatza.net edo deitu 943. 71 46 88.

eskohitza2013 195

Inauterietako egitaraua.

Otsailak 27, osteguna. Urdelardero eguna

 10:30 Umeen kalejira.

11:30 Txistorra plazan.

17:00 Pailazoak kiroldegian “Tomaxen abenturak: Mendizaleak” / Payasos en el polideportivo

18:00 Txokolatea plazan (Bakoitzak bere edalontzia ekarri behar du/Cada persona debe traer su vaso).

Martxoak 1, larunbata.

 13:00 Inauterietako desfilea eta mozorro lehiaketa.

  • Irteera: Huheziko aparkalekutik.
  • Izena aldez aurretik eman daiteke edo, egunean bertan, 12:30ean, Huhezin.

14:30 Herri bazkaria frontoian.

P1090408

17:00 Zezentxoak eta poneyak Luis Ezeizako patioan.

18:00 EGAN taldea plazan.

Otsailak 4, asteartea.

10:30 Umeen jaialdia plazan (eguraldi txarra egiten badu, pilotalekuan)

17:00 Kukumarroak irtengo dira kultur etxetik.

18:00 Jon Urbieta Dja plazan.