Ez da kultura agenda jarriko hainbat paneletan

2014 / 01 / 31

Intxaurtxueta eta Dorleta auzoetan eta Aranburuzabala kalean arazoak ditugu hezetasunarekin agenda-paneletan.  Hori dela eta momentuz ez da otsaileko agenda jarriko.h_ezagutu2

Arazo horri irtenbidea emateko aukerak aztertu eta arazoa lehenbailehen konpontzea espero da, baina bitartean agenda bete barik geratuko da. Horregatik, horrek sortuko dituen arazoengatik, barkamena eskatzen du Udal honek.

Gogoratu kultura agenda gaur buzoneatu dela herriko etxebizitza guztietan eta ikusgai dagoela bai  eskoriatzakoagenda.com webgunean, eta baita liburutegian, udaletxean eta kiroldegian dauden paneletan ere.