Galdera Ohikoenak

Isunak: non ordaintzen dira?

Isunak udaletxeko sarreran ordaindu daitezke, udaltzainen bulegoan. Isunak ordaintzeko, epearen arabera beherapenak aplikatzen dira. Hauek dira arauak:

  • Salaketa jartzen den egunetik hasita 20 egun baino lehen ordainduz gero, %70eko deskontuarekin ordainduko da isuna.
  • 20 egunak pasatu ondoren isuna ordaindu ez bada, ibilgailuaren jabeak jakinarazpen ofiziala jasoko du posta bidez, agiri hori Gipuzkoako Trafiko Lurralde Bulegoan azaltzen den helbidera bidaliko da. Jakinarazpenean azalduko da isunaren ordainketa epea zein den. Epe horretan ordainduz gero, isuna %50eko deskontuarekin ordainduko da. Ordainketa udaletxean egin daiteke, baina baita kutxetan ere agirian agertuko den barra kodearen bitartez.
  • Epeak amaituta isuna ordaindu ez bada, espedientea exekutiba fasera pasatuko da eta bahitura bidez kobratuko da isuna, errekargu eta guzti.
  • Adibide modura: 50 €ko isuna.
  • Lehenengo 20 egunetan ordainduz gero = 15 € ordainduko da.
  • Jakinarazpen ofiziala jasotakoan ordainduz gero = 25 € ordainduko da.
  • Epeak amaituta ordainduz gero = 64 € ordainduko da.

Informazio gehiago: udaltzaina@eskoriatza.eus edo 943 71 45 32