Galdera Ohikoenak

Jaiotza, ezkontza eta heriotza: non lortu horiei buruzko agiriak?

Agiri horiek Bake Epaitegiak tramitatzen ditu.
Helbidea: Hidalga kalea, 1 (Eskoriatza)
Telefonoa: 943 71 52 84
Ordutegia:

  • Astelehena eta asteazkena: 9:00 – 10:45
  • Asteartea, osteguna eta ostirala: 12:00 – 14:00

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Familia-liburua eta batzuetan NANa ere eskatzen dute.
Bizi-agiria eskatu nahi bada, derrigorrez interesduna bera joan beharko da NANarekin. Osasun arazoengatik ezin bada interesduna bera agertu, beste pertsona batek eskatu ahal izango du bere izenean, baina, interesdunaren NANa eta medikuaren ziurtagiria eraman beharko ditu.

Bake epaitegiri buruzko informazio gehiago hemen.