Galdera Ohikoenak

Etxeko sukaldean/bainugelan … obrak egin nahi dut. Zer egin behar dut?
  • Eskaera udaletxeko Harrera zerbitzuan aurkeztu behar da, beheko solairuan.
  • Eskaerarekin batera dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
  • Egingo diren obren eta erabiliko diren materialen deskribapen osoa.
  • Parte hartuko duten gremio guztien aurrekontua, esku-lana eta materialak barne (BEZ gabe).
  • Etxebizitzaren barruko banaketa aldatzen badu obrak, dokumentu hauek ere aurkeztu behar dira:
  • Oraingo egoeraren planoa, gutxienez 1:100 eskala erabiliz
  • Erreformatu ondorengo egoeraren planoa. Bertan, obra burutu ondoren etxebizitza zein egoeratan geldituko den zehaztu behar da.
  • Xehetasun planoa, beharrezkoa baldin bada.
  • Eraikinaren egitura aldatu behar izanez gero, proiektu teknikoa aurkeztu behar da, eskudun teknikariak idatzitakoa eta dagokion Elkargo Profesionalak bisatutakoa.
  • Obren material edo elementuekin bide publikoa erabiltzeko beharra sortzen denean, Udaltzaingoarekin harremanetan jarri beharko da, ordutegiak, baldintzak, okupatu beharreko azaleraren mugak, material pilaketa, edukiontziak nola jarri eta abar zehazteko.
  • Obra-lizentzia onartutakoan, jakinarazpena korreoz bidaliko da eskatzailearen helbidera.
  • Informazio gehiago: Hirigintza bulegoan, udaletxeko 1. solairuan.    hirigintza@eskoriatza.eus edo 626 716 944 telefonoan.
Obrak: etxeko leihoak, pertsianak, kanpoko atea… aldatu nahi dut. Zer egin behar dut?
  • Eskaera udaletxeko Harrera zerbitzuan aurkeztu behar da, beheko solairuan.
  • Eskaerarekin batera dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
    • Egingo diren obren eta erabiliko diren materialen deskribapen osoa.
    • Parte hartuko duten gremio guztien aurrekontua, esku-lana eta materialak barne (BEZik gabe).
  • Eraikinaren kanpoko itxura aldatzen badute obrek:
    • Etxe-jabekide guztiek sinatutako baimena
    • Fatxadaren planoak: oraingo egoeran eta berritutakoan, gutxienez 1:100 eskala  erabiliz.
    • Xehetasun planoa, beharrezkoa baldin bada.
    • Fatxadaren argazkiak
  • Obren  material edo elementuekin bide publikoa erabiltzeko beharra sortzen denean, Udaltzaingoarekin harremanetan jarri beharko da, ordutegiak, baldintzak, okupatu beharreko azaleraren mugak, material pilaketa, edukiontziak nola jarri eta abar zehazteko. Harremanetarako udaltzaina@eskoriatza.eus edo 943 71 45 32 telefonoa.
  • Obra-lizentzia onartutakoan, jakinarazpena korreoz bidaliko da eskatzailearen helbidera.