Galdera Ohikoenak

Langabezia: lan barik nago. Jaso dezaket diru laguntzarik? Zer behar dut?
  1. Lehenik eta behin LANBIDEra jo beharko zenuke eta  hor diru laguntzarik badagokizun ikusi. Baldintzak eta beharrezko dokumentazio guztia www.lanbide.net  webgunean daude.
  2. LANBIDEk bi arrazoi hauetako batengatik eman dezake ezezkoa:
  1. Gehienezko diru sarrerak gainditzen direlako: hala bada, udaletxean begiratu  ea Gizarte Larrialdietarako Laguntzarik badagokizun.
  2. Erroldagatik baldin bada: Udaletxean begiratu daiteke ea Gizarte Larrialdietarako Laguntzarik edo Diru sarrerak Bermatzeko Laguntzarik badagokizun.

Informazioa eta tramitazioa:
Udaleko Gizarte Zerbitzuak (udaletxean, beheko solairuan)
943 71 31 36
beronika@eskoriatza.eus