Kultur ekintzetarako diru laguntzak

Deskribapena:

Eskoriatzako irabazi-asmorik gabeko kultura talde eta elkarteei 2013an garatuko dituzten jarduera eta ekintzetarako diru-laguntzak.

Saila: Kultura
Egoera: Epez kanpo
Tramitazio presentziala:

Kultura saila
943 71 46 88
kultura@eskoriatza.net

Tramitazioa online: http://dos.cgssl.net/PortalV/5.52/SolicitudDetalle.aspx?id=UDID
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  1. Elkartea Elkarteen Erregistroan irabazi-asmorik gabeko erakunde gisa inskribatuta dagoela ziurtatzen duen agiria eta elkartearen estatutuak.
    Taldea inskribatu gabe badago, taldearen curriculuma aurkeztuko da.
  2. 2013rako aurkezten den jarduera programa eta honen gastu eta  sarrerak jasotzen dituen aurrekontua. Programa zabal baten barruan jarduera zehatz baterako edo hainbatetarako diru laguntza eskatuz gero, argi eta garbi adierazi beharko da hori eskabidean.
  3. Gizarte Segurantza, Foru Ogasuna eta Eskoriatzako Udalarekiko ordainketetan egunean egotearen zinpeko aitorpena.
  4. Beste erakunde eta organismo batzuei egindako diru-laguntza eskaeren zein jadanik jasotako diru-laguntzen gaineko zinpeko aitorpena.

 

Eranskinak:

Inprimakia:

Oinarriak: