Araudia

Araudi plana

Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 132. artikuluan xedatutakoaren arabera, Udalek Araudi Plana egin beharra daukate, hurrengo urtean onartu edo modu garrantzitsuan aldatu asmo dituen ordenantza edo/eta erregelamenduak jasoko dituena. Hona hemen onartutako Araudi Plana:

Egite fasean dauden Araudiak

Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, lege edo erregelamendu baten proiektu edo aurreproiektu baten prestaketan jendearen parte-hartzea errazteko, hura egin aurretik jendaurreko kontsulta bat garatuko da, herritarrek eta kontu hauetan zeresana izan dezaketen erakundeek euren ekarpena egin ahal izateko.

Hasierako fase horri, Aurretiko Kontsulta Publikoa deitzen zaio.

Ondoren, jaso diren ekarpenak aztertu ondoren, Araudi proposamen bat prestatuko da eta Udalbatzak hasierako onarpena eman ostean, Erakusketa Publikoaren tartea zabalduko da, interesdunek Araudia ezagutu eta, nahiz izanez gero, alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

Arau Subsidiarioak

Arau subsidiarioek udalerriko hiri antolaketa arautzen du. Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak, 2002ko uztailaren 23ko batzarraldian, zenbait erabaki hartu zituen gai honen gainean, eta “Eskoriatzako Hiri Antolaketako Arauen Testu Bategina”-k erabaki horiek biltzen ditu. Arau Subsidiarioen dokumentua osorik  ikus daiteke webgune honetan. Gainera, Arauak urteek aurrera egin ahala hainbat aldaketa izan dituzte, aldaketa horiek hemen kontsultatu daitezke.

Ordenantza fiskalak

Ordenantza Fiskalak Udalak herritarrei aplikatuko dizkien zergak eta tasak arautzen ditu.

  • Zergak: Zergak inongo kontraprestaziorik ez duten tributuak dira, adibidez herritar batek ibilgailu bat izateagatik ordaindu behar duen zerga.
  • Tasak: Tasak, berriz, erakunde publiko batek eskainitako zerbitzu batengatik kobratzen direnak dira, adibidez hiri hondakinak jasotzeagatik.

Gainera, ekitate eta justizia printzipioei so eginez, Ordenantza Fiskaletan hainbat salbuespen, hobari eta errekargu jasotzen dira, gehien dutenek gehiago aportatu dezaten eta errenten banaketa eraginkor bat gauzatzeko helburuz.

2017ko ordenantza fiskalak (pdf)

2017ko egutegi fiskala (pdf)

Udal zergei 2017an aplika dakizkiekeen salbuespenak eta hobariak (pdf)

Jarduera ekonomikotarako 2017ko hobariak (pdf)

Zaldibar antzokia erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasak (pdf)

Beste ordenantzak eta arauak