Ordenantza Fiskalak

Ordenantza Fiskalak Udalak herritarrei aplikatuko dizkien zergak eta tasak arautzen ditu.

  • Zergak: Zergak inongo kontraprestaziorik ez duten tributuak dira, adibidez herritar batek ibilgailu bat izateagatik ordaindu behar duen zerga.
  • Tasak: Tasak, berriz, erakunde publiko batek eskainitako zerbitzu batengatik kobratzen direnak dira, adibidez hiri hondakinak jasotzeagatik.

Gainera, ekitate eta justizia printzipioei so eginez, Ordenantza Fiskaletan hainbat salbuespen, hobari eta errekargu jasotzen dira, gehien dutenek gehiago aportatu dezaten eta errenten banaketa eraginkor bat gauzatzeko helburuz.

Hauek dira 2024an indarrean dauden Ordenantza Fiskalak

2024ko Egutegi fiskala (GAO – 2023/11/29)