Artxiboko inbentarioa

Identifikazioa

  • Data: 1497tik aurrera
  • Izena: Eskoriatzako Udal Funtsa
  • Bolumena eta euskarria: 165 metro lineal. Papera.

Testuingurua

  • Ekoizlea: Eskoriatzako Udala
  • Erakundearen historia: Eskoriatzako udalerriak 40,41 km2-ko azalera du eta 4.080 biztanle. Eskoriatzari buruzko lehen aipamen idatzia XII. mendekoa da eta bertan Atxorrotz gaztelua aipatzen da, orduko Leintz Bailararen ia eremu osoa zaintzen zuen gotorlekua. Baina Gatzagan hasi eta Arrasateraino hedatzen zen lurralde antolaketa honek aldaketak jasango ditu hurrengo mendeetan, Arrasate (1260an) eta Gatzaga (1331n) bailaratik banandu baitziren eta Valle de Leniz izenarekin Aretxabaletak, Eskoriatzak eta beren elizateek bakarrik jarraitu baitzuten. 1497an Leintz Bailara Gipuzkoako Ermandadean sartu zen eta 1630ean bailara bi herritan banatu zen: Aretxabaleta, zortzi elizaterekin, eta Eskoriatza, honako zazpi hauekin: Apotzaga, Bolibar, Gellao, Marin, Mazmela, Mendiola eta Zarimutz.
  • Artxiboaren historia: dokumentazioa beti gorde izan da udaletxean. Funts historikoaren zati bat Serapio Mugikaren taularen arabera antolatu zen, eta 2001. urtean Eskoriatzako Artxibo Sistema Ezartzeko Proiektua jarri zen martxan honako helburuarekin: udal dokumentu ondarea antolatzea, eta horren ondorioz, funts historiko eta administratiboa kontsultatzeko eta gordetzeko lanak erraztuko dituen artxibo sistema orokorra diseinatzea.
  • Artxiboa elikatzeko modua: erakundeak sortutako dokumentazioa modu naturalean gehituz.

Edukia eta egitura

Artxibo historikoan Eskoriatzako Udalak historian zehar sortutako dokumentazioa gordetzen da. Udalak Sailkatzeko 1996ko Taularen arabera antolatuta dago. Dokumentazioaren zati bat deskribatu gabe dago.

Hizkuntza: Gaztelera eta euskara

Inbentarioa

Eskoriatzako udal funtsaren inbentarioa  PDF formatuan.