TXIRIKILA haurren aisialdi elkarteak, LH1-etik LH4-rako mailatan dauden eta euskara nahikotasunik ez duten haurrei euskara errefortzuak emateko lanpostua bete behar du.
BALDINTZAK:
- 18 urte beteta izatea
- Euskara maila ona izatea
BALORATUKO DIRA (50 puntu):
- Planteatutako egoerari erantzuteko aurkeztutako txostena (20 puntu)
- Eskoriatzarra izatea (7 puntu)
- Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) edo parekidea (5 puntu)
- Hezkuntza ikasketak eta arlo horretako lan esperientzia (6 puntu)
- Kulturartekotasun arloko ikasketak eta arlo horretako lan esperientzia (5 puntu)
- Aisialdian ikastaroak eta arlo horretako lan esperientzia (5 puntu)
- Txirikila elkartearekin urtean zehar egindako ekintzetan kolaborazioa (2 puntu)
TXOSTENA: azpian adierazten den kasuari erantzunez txosten bat prestatu.
Gela bat ludotekan. Mahai bueltan 7 eta 8 urteko 12 ume.
- Jon, Jorge, Maite eta Laura. Ama hizkuntza gaztelera. Eskoriatzan jaiotakoak.
- Hasam eta Hamed. Ama hizkuntza urdua, Pakistanen jaiotakoak. Eskoriatzan urtebete bizitzen.
- Mohamed. Ama hizkuntza arabiera du. Marokon jaiotakoa. Eskoriatzan 2 urte bizitzen, beste urtebete Bartzelonan egin zuen.
Nola eragin talde horretan, euren adinari dagokion euskara maila lortzeko? Zein dinamika jarriko zenuke martxan? Ordubeteko saio bat nola antolatuko zenuke?
ESKAINTZEN DA:
- 2015eko azarotik 2016ko ekainera bitarteko lana
- Ordutegia: 16:45 – 19:15 (astelehenetik ostegunera)
- Soldata: kontsultatu
ESKAERAK BIDALTZEA:
- Azkeneko eguna: 2015/10/30
- Nora bidali eskaerak: txirikila@gmail.com edo Tortolis ludotekara eraman arratsaldez
- Eskaerak kontuan hartzeko, honako dokumentazioa bidali beharko da:
- Curriculuma eta egiaztagiriak.
- Txostena. Kasu praktikoari erantzuna emanez. Txostenaren gehienezko luzera 3 orri.
INFORMAZIOA:
Jaitsi dokumentua (PDF)
|