Eskaintzen da:
- Topaguneak egindako kontratua, astean 10 orduko dedikazioarekin. 2016ko irailean hasi eta 2017ko ekainera arte.
- Topagunearekin lankidetzan Eskoriatzan gauzatuko diren Auzoko eta Berbalagunak proiektuak dinamizatzea.
Eskatzen da:
- 2 hizkuntza ofizialak ondo erabiltzen jakitea.
- Taldeak dinamizatzeko gaitasuna.
- Eskoriatza eta bertako eragileak ondo ezagutzea.
- Hizkuntzekiko sentsibilizazioa.
- Harremanetarako gaitasuna.
- Aniztasunarekiko interesa.
- Ordutegi malgua izatea.
Kontuan hartuko dira:
- Soziolinguistikari buruzko oinarrizko ezagutza.
- Antzeko lanetan izandako esperientzia.
Curriculumak aurkeztea:
Curriculumak aniztasuna@topagunea.org edo euskara@eskoriatza.eus helbidera bidali beharko dira.
Aurkezteko azken eguna: 2016ko irailaren 9a.
|