BERBALAGUNAK: izena emateko epea zabalik dago
22 / 09 / 2025BERBALAGUNAK egitasmoan euskara gehiago hitz egin nahi duten herritarrak eta egunerokoan euskara normaltasunez erabiltzen dutenak batzen dira, astean ordubetez, euskaraz hitz egiteko eta praktikatzeko.
Dagoeneko talde batzuk martxan daude, eta berriak ere sortu daitezke, beraz, euskara praktikatzeko interesa dutenei gonbidapen zuzena egiten modu informalean eta gustura egonda, emaitza onak lortzen baitira. Hala esaten dute, urteetan Berbalgunak taldean parte-hartzen duten guztiek.
Euskal hiztun osoak behar dira
Aurten, bereziki dei egiten zaie euskal hiztun osoei, azken urteetan euren parte-hartzeak beherakada handia izan baitu, eta aportazio hori benetan garrantzitsua da euskara praktikatu nahi dutenentzako. Euskal hiztun osoekin denbora partekatzea, mintzapraktika ondo egin ahal izateko modu egokia da eta parte-hartu izan duten guztiek esperientzia bikaina izan dela diote; hasierako erreparoak gaindituta, gustora egoteko denbora-tarteak izan ohi dira Berbalagun taldeetan izaten direnak.
Informazioa eta izen-ematea
- Telefonoa edo whatsapp-a: 661 746 376
- Emaila: berbalagunak@gmail.com
- Formularioa