Se necesitan monitoras/monitores para los udalekus
11 / 05 / 2026
Tortolis ludoteka kudeatzen duen Txatxilipurdi elkarteak, uztailaren 3tik 22ra Eskoriatzan egingo diren udaleku irekietaran hezitzaile izateko deialdia zabaldu du.
Curriculumank aurkezteko azkeneko eguna maiatzaren 14a da.
Beharrezkoa da:
- 18 urte beteta izatea.
- Lanbide heziketako erdi mailako titulua edo batxiler titulua aurkeztea.
- Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketako Delitugileen Erregistro Zentralean ez dagoenaren ziurtagiria aurkeztea. 2026ko data duena.
- Europako Erreferentzia Markoaren B2 titulua agiria aurkeztea eta ahozko C1 gaitasun maila egiaztatzea agiri bidez edo udalak antolatutako proba bidez.
- Ekainaren 5ean eta 19an egingo diren formakuntzetara etortzea.
Puntuazio sistema:
- Begirale titulua: 3 puntu
- Euskarazko C1 titulua: 2 puntu
- Gizarte, hezkuntza, kirol eta osasun arloko graduetako edo baliokideak diren ikasketetako 2 maila gainditua izatea: 1 puntu.
- Gizarte, hezkuntza, kirol eta osasun arloko gradua edo baliokidea: 3 puntu
- Lehen Sorospenerako titulua (6 ordu baino gehiago): 1 puntu
- Udaleku irekietan begirale, Eskoriatzan: 3 puntu
- Beste herri batetako udaleku irekietan begirale edo udaleku itxietan begirale: 1 puntu
Eskoriatzakoek lehentasuna izango dute.
Curriculumak aurkezteko:
- Bidali emaila, curriculumarekin: a.mendieta@txatxilipurdi.eus
- Azkeneko eguna: maiatzak 14
- Oharra: dokumentazioa epe barruan bidaltzen ez bada, hautagaitza EZ da kontuan hartuko.
Deialdiren xehetasun guztiak hemen.
