DECLARACIÓN INSTITUCIONAL en contra de la sentencia del proces catalán
23 / 10 / 2019El Ayuntamiento de Eskoriatza en el pleno ordinario celebrado el 22 de octubre de 2019, aprobó por unanimidad una declaración institucional, que a modo de resumen dice así: El Ayuntamiento de Eskoriatza afirma que el referéndum del 1 de octubre fue un instrumento democrático y lícito, que las penas impuestas a políticos y activistas catalanes no están justificadas y que la respuesta del Tribunal Supremo y los poderes del Estado es injustificada. Por todo ello, se solidariza con los presos catalanes, con los políticos exiliados y el pueblo e instituciones catalanas. Así, anima a los eskoriatzarras a participar de manera pacífica en los actos por la defensa de la democracia y la libertad.
Estos son, literalmente, los puntos consensuados:
- Eskoriatzako Udalak ziurtatzen du demokraziaren adierazpen baketsua, indibiduala zein kolektiboa, gauzatzea eta herriari hitza ematea ez dela delitua. Hori horrela, urriak 1eko erreferenduma tresna demokratiko eta zilegia izan zela, eta Kataluniak bezala Euskal Herriak ere, berezkoa dutela etorkizuna erabakitzeko eskubidea.
- Eskoriatzako Udalak argi eta garbi adierazten du ezin direla justifikatu Auzitegi Gorenak eta Estatuko botereek Kataluniako agintari eta gizarte eragileei bizkarreratutako auzia eta ezarritako zigorrak.
- Eskoriatzako Udalak nabarmentzen du Kataluniako Proces-aren aurkako auziak eta epaiak Zuzenbide Estatuaren itxuragabetzea dakartela eta ezbaian jartzen dutela espainiar demokraziaren homologazioa nazioartean.
- Eskoriatzako Udalak azpimarratzen du euskal herritarrei zuzenean eragiten digula Estatu espainiarraren erantzun bortitzak, izan ere herrien borondatea era demokratiko eta baketsuz erabakitzea mozten baitu eta arazo politikoari tribunalen indarrez, 155. Artikuluaren ezarpenez edo erabakitze eskubidearen alde egiten dutenei edonolako neurri bidegabeak ezarriz irtenbide elkarrizketatu eta negoziatua bilatu ordez eta herriari galdetu beharrean.
- Eskoriatzako Udalak Estatuko botereei eskatzen die, espetxean dauden preso politikoak berehala aske utz ditzatela eta era berean, erbesteratu politikoen aurkako auzibideak bertan beher utz ditzatela.
- Eskoriatzako Udalak elkartasuna adierazten die Kataluniako preso eta erbesteratu politikoei nahiz haien etxekoei hala nola Kataluniako herriari eta erakundeei, eta eskoriatzarrei dei egiten diete bat egin dezaten herriari hitza ematearen aldeko ekimen baketsuekin, demokraziaren eta askatasunaren alde.