Se necesitan monitoras/monitores para los udalekus

11 / 05 / 2026

Tortolis ludoteka kudeatzen duen Txatxilipurdi elkarteak, uztailaren 3tik 22ra Eskoriatzan egingo diren udaleku irekietaran hezitzaile izateko deialdia zabaldu du.

Curriculumank aurkezteko azkeneko eguna maiatzaren 14a da.

Beharrezkoa da:

  • 18 urte beteta izatea.
  • Lanbide heziketako erdi mailako titulua edo batxiler titulua aurkeztea.
  • Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketako Delitugileen Erregistro Zentralean ez dagoenaren ziurtagiria aurkeztea. 2026ko data duena.
  • Europako Erreferentzia Markoaren B2 titulua agiria aurkeztea eta ahozko C1 gaitasun maila egiaztatzea agiri bidez edo udalak antolatutako proba bidez.
  • Ekainaren 5ean eta 19an egingo diren formakuntzetara etortzea.

Puntuazio sistema: 

  • Begirale titulua: 3 puntu
  • Euskarazko C1 titulua: 2 puntu
  • Gizarte, hezkuntza, kirol eta osasun arloko graduetako edo baliokideak diren ikasketetako 2 maila gainditua izatea: 1 puntu.
  • Gizarte, hezkuntza, kirol eta osasun arloko gradua edo baliokidea: 3 puntu
  • Lehen Sorospenerako titulua (6 ordu baino gehiago): 1 puntu
  • Udaleku irekietan begirale, Eskoriatzan: 3 puntu
  • Beste herri batetako udaleku irekietan begirale edo udaleku itxietan begirale: 1 puntu

Eskoriatzakoek lehentasuna izango dute.

Curriculumak aurkezteko:

  • Bidali emaila, curriculumarekin: a.mendieta@txatxilipurdi.eus
  • Azkeneko eguna: maiatzak 14
  • Oharra: dokumentazioa epe barruan bidaltzen ez bada, hautagaitza EZ da kontuan hartuko.

Deialdiren xehetasun guztiak hemen.