Hondakinen kontsulta
Galdera
HONDAKINAK SELEKTIBOKI* BILTZEKO HIRU SISTEMA HAUETATIK, ZEIN NAHI DUZU ESKORIATZAN ERABILTZEA? (jarri X bat zure aukeran)
A.- Edukiontzi kolektiboak (5. edukiontzi sistema)
B.- Edukiontzi indibidualak (atez ateko sistema)
C.- Edukiontzi kolektiboak eta indibidualak (sistema mistoa)
* Bilketa selektiboa da hiri hondakin solidoak sortzen diren unetik bertatik bereiztea, hau da, hasiera-hasieratik edukiontzi ezberdinetan sailkatzea, gero birziklatu ahal izateko.
Emaitzak
Xehetasunak
-
EGUNA: 2015eko azaroaren 29a, igandea.
-
ORDUA: 9:00 – 20:00
-
LEKUA: Kultur Etxea (4 mahai egongo dira)
Bozketa egunean botoa eman ezin dutenek, aurrez botoa emateko HIRU EGUN izango dituzte:
- Egunak: Azaroaren 20a, 23a eta 24a.
- Ordua: 9:00 – 14:30
- Lekua: Udaletxeko idazkariaren bulegoan
Bozkatzeko eskubidea
- 1997ko azaroaren 29an edo lehenago jaiotakoa izatea.
- Eskoriatzan erroldatuta egotea 2015eko irailaren 22a aurretik.
Errolda jendaurrean
- Noiz: Azaroaren 2tik 12ra (biak barne)
- Non: Udaletxeko Harrera Bulegoan
- Ordutegia: 9:00 – 14:30
- Epe horretan interesdunek errolda aztertu ahal izango dute eta akatsik egonez gero, haiek zuzentzeko eskatu.
Mahaiak osatzeko boluntarioak
- Boluntario izateko baldintzak:
- Erroldan inskribatuta egotea
- 18 urtetik gorakoa eta 65 urtetik beherakoa izatea
- Eskola graduatu titulua edo baliokidea izatea
- Aurkezteko epea: Azaroaren 2tik 17ra (biak barne)
- Boluntarioak aukeratzeko zozketa: Azaroaren 18an, 18:30ean.
Gaiarekin erlazionatutako erabakiak
- Kontsulta egiteko akordioa (2015/09/22)
- Kontsultarako prozedura (2015/10/20)
- Kontsultarako deia (2015/10/26)
- Aurretiazko botoaren egun aldaketa (2015/11/09)