1.artikulua.
Udal honek Ordenantza Fiskal honetako koefizienteak eta indizeak finkatu ditu, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 13/1989 Foru Arauaren 10. eta 11. artikuluetan aurreikusitako ahalmenak erabiliz eta Premiazko Zerga Neurriei buruzko apirilaren 5eko 7/1991 Foru Arauaren 11. artikuluan zehaztutakoari jarraiki.
2. artikulua.
Udalerri honetan zergapetutako jardueretarako, Foru Aldundiak Zerga honen Tarifetan ezarri dituen gutxieneko kuotei 1.ERANSKINEAN azaltzen den koefizientea gehituko zaie.
3. artikulua.
Udalerrian Zerga honen menpeko jarduerak gauzatzen diren lokalen kokapena ponderatzeko, aurreko 2. artikuluaren arabera gehitutako kuotei 2. ERANSKINean adierazitako indizeak aplikatuko zaizkie, bide publikoak duen kategoria kontuan hartuz.
4. artikulua.
Ordenantza honen 2. eta 3. artikuluetan zehaztu diren gehikuntza-koefizientea eta kokapen-indizea ez zaizkie aplikatuko kuota probintzialei eta bereziei, eta ezta Foru Errekarguari ere.
5. artikulua.
Aipatutako 3. artikuluan esandako indizeak aplikatzeko, udalerriko kale, plaza eta auzoak kategorien arabera sailkatu dira 2. ERANSKINean.
6. artikulua.
Tarifek finkatzen dituzten gutxieneko kuotek osatuko dute zerga-kuota, eta horri erantsi egingo zaizkio Ordenantza honetako 2. eta 3. artikuluen arabera dagozkion koefizientea eta kokapen indizea eta, hala badagokio, baita Foru Errekargua ere.
6.bis. artikulua.
Ondorengo hobaria ezartzen da:
a) Hobaria aplikatu aurreko zerga aldian horren aurreko zerga aldiarekiko enplegua sortu eta mugagabeko kontratuarekin langile plantillaren batez bestekoa igo duten subjektu pasiboei dagokien kuotan % 5, 10 edo 20ko hobaria. Hobaria modu honetara aplikatuko da:
Langile kopurua % 5ean handituz gero, %10eko hobaria.
Langile kopurua %10ean handituz gero, %20eko hobaria.
Langile kopurua %20an handituz gero, %40ko hobaria.
Hobaria egiteko eskaera urteko errolda itxi aurretik egin beharko da. Urteko errolda behin betiko itxi ondoren aurkeztutako eskaerek ez dute ondoriorik sortuko indarrean dagoen ekitaldian.
7. artikulua.
1.- Zerga honen gestio, likidazio, bilketa eta ikuskapen ahalmenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku utzi ahal izango dira, Udalbatzarrak zehatutako modu, eduki eta neurrien arabera. Horretarako hitzarmena sinatu beharko dute ordenantza indarrean jarriko den urtea hasi baino lehen.
2.- Erabaki eta hitzarmen horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira sinatu ondorengo lehen seihilekoaren barruan. Era berean, hitzarmen hori salatzen bada, aldizkari horretan bertan argitaratuko da.
3.- Artikulu honen 1. zenbakian erabakitakoa gorabehera, kuota probintzial eta bereziei dagokienean Foru Aldundiarenak izango dira han adierazitako ahalmenak.
Foru Arauan finkatutako gutxieneko kuoten gehikuntzaren koefiziente bakarra:
01 - Negozio zifraren kopuru garbia (1/1993 FA, 11. art.) (uztailaren 4ko 4/2002 Foru Araua, 2. art.) |
01 - Importe neto de la cifra de negocios (DFN 1/1993 Art. 11) (Norma Foral 4/2012 de 4 de julio. Art. 2) |
||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
|||||||||||||||||||||
01 - Udalerriko bide publikoen sailkapena: |
01 - Clasificación de las vías públicas del término municipal |
|||||
---|---|---|---|---|---|---|
|
||||||