Udal honek, uztailaren 5eko 11/1989 Gipuzkoako Hazienda Lokalen Foru Arau erregulatzailearen arabera, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga ezarri eta eskatzen du. Prezioak eranskineko tarifetan zehaztutakoaren arabera kobratuko dira, eranskina ere ordenantzaren atal baita.
Ordenantza udalerri osoan aplikatuko da.
Banan-banan adierazita, ondorengoak izango dira zergagaiak:
1. Oin berriko edozein eraikuntza edo instalazio egiteko obrak.
2. Edozein eraikuntza edo instalazio handitzeko obrak.
3. Edozein eraikuntza eta instalazioren egituran eragina duten aldaketa edo berrikuntza obrak.
4. Edozein eraikuntza eta instalazioren kanpoko itxura aldatzen dutenak.
5. Eraikuntzen barne-antolamendua aldatzen duten obrak, beraien erabilera edozein delarik ere.
6. Lurzoruaren Legearen testu bateratuko 58. artikuluko 2. atalean aipatutako behin-behineko obrak.
7. Zerbitzu publikoak instalatzeko obrak.
8. Lur mugimenduak; adibidez, lur-erauzketak, lurrak berdintzea, hondeaketak eta betelanak. Jarduera horiek salbuetsita egongo dira onartutako edo baimendutako hirigintza edo eraikuntza proiektu batean egin beharreko obra gisa zehazturik eta antolaturik baldin badaude.
9. Eraikuntzen eraispena, jausi zorian daudela aitortutakoak salbu.
10. Lurpeko instalazioak: aparkalekuak; industria, merkataritza edo lanbide jarduerak; zerbitzu publikoak edo lur azpiari ematen zaion beste edozein erabilera.
11. Bide publikotik ikusteko moduko propaganda kartelak jartzea.
12. Inbertsio handia egiteko gaitasun ekonomikoa badagoela erakutsi eta hirigintza lizentzia beharra duten obra, eraikuntza edo instalazioak.
5. artikulua. Salbuespenak eta hobariak
5.1 Ez dira zerga honen pean egongo Udal honen jabetzako higiezinetan egindako eraikuntza, obra edo instalazioak, obraren jabe Udala bera bada.
5.2 Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga ordaintzetik salbuesten dira Estatuaren, Autonomi Elkarteen, Lurralde Historikoen edo Herri Erakundeen jabegokoak diren eraikuntza, instalazio edo obrak, berriak zein kontserbaziokoak izan, baldin eta errepideak, trenbideak, portuak, aireportuak, obra hidraulikoak eta herrietako ur zikinen edo bestelako saneamendua egiteko badira. Salbuespena berdin aplikatuko da obra horiek beraiek zuzenean egin edo beraien erakunde autonomoren batek garatu.
5.3 Hobariak
5.3.1- Hobariak dituzten obrak obra handiagoaren zati direnean, hobaria jaso ahal izateko aurrekontu banakatua aurkeztu beharko du eskatzaileak, hau da, obra handiarena zein horren zatiarena.
5.3.2- Ordenantza honetan aurreikusitako edozein hobari jaso ahal izateko, derrigorrezkoa izango da subjektu pasiboak ondorengo baldintzak betetzea:
A.- Udalari ordaindu beharreko zergak kitatuta edukitzea.
B.- Pertsona fisikoen kasuan, Eskoriatzan erroldatuta egotea zergaren sortzapen-unean. Pertsona juridikoen kasuan, egoitza soziala Eskoriatzan izatea.
C.- Jakinarazitako behin-behineko kitapena ordainduta izatea.
Ordainketa subjektu talde batek egin behar duenean (jabekideak eta abar), aplikatuko zaion hobaria talde horretako kideek baldintzok betetzen dituzten portzentajearen adinakoa izango da.
5.3.2.BIS- Zerga honetan emango diren hobariak -birgaitze obratarako Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza eskatu dutenei buruz 5.3.3.2 eta 5.3.3.3 puntuetan jasotakoak izan ezik- eskatzeko epea sei hilabetekoa izango da kitapena jakinarazten den egunetik kontatzen hasita.
Birgaitze obratarako Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza eskatu dutenei buruz 5.3.3.2 eta 5.3.3.3 puntuetan jasotako hobariak eskatzeko epea 3 hilabetekoa izango da Eusko Jaurlaritzak obra ziurtagiria ematen duen egunetik kontatzen hasita.
Hobaria eskatzeko epe barruan ezin bada aurkeztu eskatutako baldintza guztiak betetzen direla egiaztatzeko dokumentazioa, idatziz adierazi beharko da hori, eta egoeraren arabera, 6 hilabetera arteko luzapena eman ahal izango da.
Inolaz ere, hau da, epe barruan ere, ez da onartuko alegatutako baldintza egiaztatzeko hiru hilabetetik gorako antzinatasuna duen dokumenturik.
Zergaren behin betiko kitapena egindakoan, indarrean dagoen ordenantza honen 13. artikuluari jarraiki, aplikatuko dira aitortutako hobariak.
5.3.3. Ondorengo hobariak ezarri dira:
5.3.3.1. Nekazaritza, abeltzaintza edota baso ustiaketetara lotutako eraikinetan edo instalazioetan egindako obrak, baldin eta lurzoru ez-urbanizagarrian badaude:
* Hobari-eskaria jarduera lehentasunezko nekazaritza ustiategitzat kalifikatutako ustiaketa baten titularrak egiten badu, kuotaren %90eko hobaria izango dute ondorengo obra hauek:
1. Fatxada berritzea.
2. Teilatua berritzea.
3. Baserria birgaitzea.
4. Nekazaritzako, abeltzaintzako edo basoko instalazioetan egindako birgaitzea edo obra berria.
• Fatxada berritzea.
• Teilatua berritzea.
• Baserria birgaitzea.
• Nekazaritzako, abeltzaintzako edo basoko instalazioetan egindako birgaitzea edo obra berria.
Atal honetako hobariak eskuratzeko, eskatzaileak, hobari eskariarekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
1. Eskumena duen organoak emandako ziurtagiria, bertan jaso beharko dira ustiategiaren titularra nor den eta jarduera horri eskaintzen dion denbora (jarduera nagusia edo partziala den).
2. Hala badagokio, lehentasunezko nekazaritza ustiategia dela dioen ziurtagiria, eskumena duen organoak emanda.
3. Zinpeko aitorpena, emango zaion ereduari jarraiki. Bertan adierazi beharko du aurrerantzean ere ustiategia izango duela jarduera nagusia edo partziala/mistoa eta ingurumena zainduko duela.
Eraikina edo instalazioa ustiategi bati lotutzat joko da ondorengo egoeraren bat dagoenean:
5.3.3.2.- Obrak Osoko Birgaitze Arean (OBA) dauden eraikuntzetan eta Alde Zaharra Birgaitzeko Planaren arabera egiten badira, %90eko hobaria emango da zerga honek kitatzen dituen kuotetan. Edonola ere, obra horiek hobaria izango dute, alde batetik, eskatzailea obra egin beharreko etxean bertan biziko bada, eta bestetik, obrak etxebizitza-eraikin batean baldin badira eta sustatzaileen %50 edo gehiago bertan bizi badira. Kasu bietan hobaria emateko, eskatzaileek Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak (diru laguntzak edo maileguak) eskuratu beharko dituzte.
5.3.3.3.- Birgaitze isolatua duten eraikinetako obretan, %50eko hobaria emango da zerga honek kitatzen dituen kuotetan. Edonola ere, obra horiek hobaria izango dute, alde batetik, eskatzailea obra egin beharreko etxean bertan biziko bada, eta bestetik, obrak etxebizitza-eraikin batean baldin badira eta sustatzaileen %50 edo gehiago bertan bizi badira. Kasu bietan hobaria emateko eskatzaileek Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak (diru laguntzak edo maileguak) eskuratu beharko dituzte.
5.3.3.4. Interes bereziko edo udal erabilerarako izendatzen diren eraikuntza, instalazio eta obretan (arrazoi sozial, kultural, historiko-artistiko edo lana bultzatzekoak direla medio) % 95eko hobaria emango da zerga honek kitatzen dituen kuotetan.
Udalbatzarraren esku dago izendapen hori egitea.
5.3.3.5. Kuotan %90eko hobaria izango dute igogailua jartzeko obrek, baldin eta eraikinak bi solairu edo gehiago baditu, bere erabilera nagusia etxebizitzatarako bada, eta instalazioa bat baldin badator berariaz egindako udal ordenantzan edota planeamenduan exijitzen diren baldintzekin. Hobari hauetarako eskubiderik ez da izango igogailu zaharren ordez berria jartzeko obrak direnean; ezta igogailua familiabakarreko edo familia biko etxeetarako denean ere (berdin da etxeak banakakoak edo atxikitakoak izan), eta oro har, ez dute eskubiderik izango promotore eta kontratistek egindako eraikuntza berrietan jarritako igogailuek (nahiz eta eraikuntza berria zaharraren ordez eraiki).
5.3.3.6.- Elbarrien irisgarritasuna hobetzeko obrek kuotaren %90eko beherapena izango dute, baldin eta honako hauek egiaztatzen badira:
- Familia unitateko pertsonek daukaten elbarritasun maila, egin beharreko obra justifikatzen duena.
- Gizarte Zerbitzuetako Batzordearen aldeko erabakia, obrak elbarritasun-maila horri egokitzen zaizkiola adieraziz.
Hobari edo beherapenak irisgarritasuna hobetzeko diren obretan bakarrik emango dira. Hobaria jasoko duten obrak beste obra handiago baten zati badira, eskatzaileak aurrekontuan bereizita aurkeztu beharko ditu obra batzuk eta besteak.
5.3.3.7. Zerga-kuotaren %90eko hobaria emango zaie fatxaden tratamenduko obrei, baldin eta kale/plaza bereko eraikinetan batera egiten badira.
5.3.3.9- EIOZaren kuotan % 100eko hobaria emango zaio industria edo merkataritza jarduera berria jartzeko lokala egokitzen duenari langabezian dagoela egiaztatzen badu. EIOZaren kuotan % 90eko hobaria emango zaie egun martxan dagoen industria edo merkataritza jarduera baterako lokala egokitzen duenari, jarduera horren sustatzaileak langabezian dagoela egiaztatzen badu. EIOZaren kuotan % 75eko hobaria emango zaio industria edo merkataritza jarduera berria jartzeko lokala egokitzen duenari hiri lurzoruan, edo landa lurzoruan kokatutako eta martxan dagoen jarduerarako lokala egokitzen duenari, nahiz eta jarduera horren sustatzailea langabezian ez egon.
Jarduera horiek ez dute hobaririk izango sustatzailea jarduera horiek egitera behartuta dagoenean indarrean dagoen Eraikuntzaren Kode Teknikoak (EKT) horrela eskatuta.
Obra aurrekontutik jarduera horiek egiteko zatiak jasoko du bakarrik hobaria.
1. Zerga honen subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, Zergen Foru Arau Orokorraren 33. artikuluak aipatzen dituen entitateak eta pertsona fisikoak edo juridikoak, baldin eta eraikuntzak, instalazioak edo obrak egiten diren higiezinen jabeak eta obra jabeak badira; gainerako kasuetan, zergaduntzat obra jabea joko da.
2. Higiezinaren jabea hartuko da obra-jabetzat. Horrela ez bada, udalaren aurrean modu sinesgarrian frogatu beharko da obra jabea beste pertsona edo entitate bat dela.
1. Zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat hartuko dira lizentziak eskatu edo eraikinak, instalazioak edo lanak burutzen dituztenak, zergadunak beraiek ez badira.
2. Edonola ere, Udalak zergadun izaera duen pertsona edo erakundearen izena eta helbidea eskatu ahal izango dizkio zergadunaren ordezkoari.
Eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako kostua izango da zergaren oinarria.
Aurreko zenbakian xedatutakoaren ondorioetarako, behin-behineko kitapena egiteko aurkeztu beharreko aurrekontuan honako kostu hauek sartu beharko dira: materialak, proiektuko eta zuzendaritzako teknikarien ordainsariak, industria-irabaziak, gastu orokorrak, eta aldez aurretik egindako lan osagarriak (laguntza lanak).
Udal baimenik gabeko eraikuntzen, instalazioen edo obren kasuan, zerga oinarria udalak ezarriko du.
Zerga honen kuota kalkulatzeko zerga oinarriari eranskinean adierazten den karga-tasa aplikatuko zaio.
Eraikuntza, instalazio edo obra hasten den unean sortuko da zerga, baita beharrezko baimena jaso ez bada ere.
Derrigorrezko lizentzia ematen denean, behin-behineko likidazioa egingo da eta zerga oinarria interesdunek aurkeztutako aurrekontuaren arabera zehaztuko da aurrekontu hori dagokion elkargo ofizialak ikus-onetsi badu; horrela ez balitz, zerga oinarria udal teknikoek zehaztuko dute proiektuaren kostu estimatuaren arabera.
Hasierako proiektua dagokion lizentzia eman ondoren aldatzen bada, aurrekontu berria aurkeztu beharko da behin-behineko beste likidazio bat egiteko. Likidazio berria egiteko aurrekontuen arteko aldea hartuko da oinarritzat.
Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako, obra amaitu edo behin-behinekoz jaso eta hurrengo hilabetearen barruan horren aitorpena aurkeztuko da Udalak horretarako duen inprimakian, eta horrekin batera, obra zuzendariaren ziurtagiria ere aurkeztu beharko da. Ziurtagiriak obren kostu osoa ziurtatu beharko du, proiektu eta zuzendaritza eskubide, industria irabazi, eta obratik sor daitezkeen gainerako kostu guztiak barne, eta ahal denean, dagokion elkargo ofizialak ikus-onetsita egon beharko du.
Zergaren likidazioa egiteko eragin bera izango dute isiltasun administratibo positiboa erabilirik emandako lizentziek eta zuzenean emandakoek.
Ordenantza honetan araututako zerga honen likidazio, biltze eta ikuskapenari, zerga arloko arau-hausteak kalifikatzeari eta kasu bakoitzari dagozkion zigorrak jartzeari dagokienez, Zergen Foru-Arau Orokorrean aurreikusitakoa aplikatuko da.
Baimendutako obrak, eraikuntzak edo instalazioak egiteko orduan lizentzia baten titularrak atzera egiten badu eta uko egite hori idatziz aurkezten badu, udalak egin den behin-behineko likidazioa itzuliko dio edo baliogabe utziko du guztiz.
Lizentzia bat iraungi ondoren, likidazioa itzultzeari edo baliogabetzeari ekingo dio Udalak, salbu eta titularrak lizentzia berrizteko eskatu eta Udalak baimentzen badu.
La presente Ordenanza con su Anexo fue aprobada definitivamente por el Ayuntamiento Pleno en sesión celebrada el 18 de octubre de 2016, entrará en vigor el 1 de enero de 2017 y seguirá en vigor hasta que se acuerde su modificación o derogación.
01 - Honako zerga-neurriak zehaztu dira: |
01 - Quedan fijados los siguientes tipos de gravamen: |
|||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
||||||||||||
Zaharberritze obrak:
Obras de rehabilitación:
Ondorengo emaitzen BAT lortzea helburu duten jarduerak:
Aquellas que tengan por objeto actuaciones tendentes a lograr ALGUNO de los siguientes resultados:
A) Eraikinaren egituraren egokitzapena, horrelakotzat joz eraikinari eraikuntza-segurtasun baldintzak eman eta bere egonkortasuna eta erresistentzia mekanikoa bermatzen dizkiotenak. A) Adecuación estructural, considerando como tal las obras que proporcionen al edificio condiciones de seguridad constructiva, de forma que quede garantizada su estabilidad y resistencia mecánica. B) La adecuación funcional, obras que proporcionen al edifico condiciones suficientes con respecto al acceso, estanqueidad frente a la lluvia y humedad, aislamiento térmico, redes generales de agua, gas, electricidad, telefonía, saneamiento, servicios generales, y seguridad frente a accidentes y siniestros. Era berean, eraikinen egokitasun funtzionalerako obratzat joko dira indarrean dagoen araudiaren arabera oztopoak kentzeko eta irisgarritasuna sustatzeko helburu duten jarduerak.
Así mismo se consideran obras para la adecuación funcional de los edificios, las actuaciones que tengan por finalidad la supresión de barrearas y la promoción de la accesibilidad, de conformidad con la normativa vigente.
C) Etxebizitzadun eraikin bat zaharberritzeak etxebizitzarako azalera edo etxebizitza kopurua aldatzea helburu duenean, edo etxebizitzarik gabeko eraikin bat zaharberritzeak etxebizitzak egitea helburu duenean.
c) la remodelación de un edificio con viviendas que tengan por objeto modificar la superficie destinada a vivienda o modificar el número de estas, o la remodelación de un edificio sin viviendas que tenga por finalidad crearlas.
Obra bat zaharberritze integralekotzat joko da atal honetan deskribatutako helburu GUZTIAK betetze alderako jarduerak helburu dituenean.
Se entenderá que una obra es de rehabilitación integral cuando tenga por objeto actuaciones tendentes a TODOS los fines descritos en este apartado.
Ordezkapena:
Sustitución:
Eraikuntza esku-hartze mota hau lehendik zegoen eraikuntza bat bota eta berriz egitera zuzenduta dago.
Es un tipo de intervención constructiva dirigida a la nueva creación de una construcción anteriormente existente que previamente se derriba.
|