Udal honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta eskatzen ditu udal jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta eskatzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.
Ordenantza hau udalerri osoan aplikatuko da.
Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboak edo haren aprobetxamendu bereziak eratzen du zergagaia.
2.- Espaloietan egokitutako ibilgailu sarrerak modu pribatiboan erabiltzeagatik edo haien aprobetxamendu bereziagatik ezartzen diren tasetan eta, oro bat, sarrera horiek eraiki, mantendu, aldatu edo kentzeagatik ezarritakoetan, zergadunaren ordezkotzat hartuko dira sarbide hori duten finka eta lokalen jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei ordainarazi ahal izango dizkiete kuotak.
3.- Estatua, Autonomia Elkarteak eta Toki Erakundeak ez daude behartuta herri jabariaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziarengatik tasak ordaintzera, baldin eta zuzenean ustiatzen dituzten komunikazio zerbitzu publikoen aprobetxamenduak badira eta, bereziki, herritarren segurtasunarekin edo defentsa nazionalarekin zer ikusia badute.
Lizentzia eskuratzen duen titularrak ordaindu beharko du tasa, edo hala badagokio, aprobetxamenduaren onuradunak.
Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.
Eranskinean jasotakoaren arabera, udal jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiten deneko unitate bakoitza izango da zerga oinarria.
1.- Eranskinean ezarritakoaren arabera, zerga kuota finkatzeko tarifa bat aplikatu, espresuki erabakitako kopuru finko bat ezarri edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliko dira.
2.- Erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak udal jabari publikoa suntsitu edo hondatu egiten duenean, onuradunak, behar den tasari aurre egiteaz gainera, osorik ordaindu beharko du berreraikuntza edo konponketa gastuen kostua, eta horren zenbatekoa aldez aurretik jarri beharko du.
Kalteak konponezinak badira, udalak kalte-ordaina jasoko du. Kalte-ordain horrek suntsitutako ondasunaren pareko balioa izango du edo bestela, ondasunari sortutako kaltearen parekoa.
Udalak ezingo ditu barkatu, ez osorik ez zati batean, atal honetan aipatzen diren kalte-ordainak edo diru-ordainketak.
1.- Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik exijitzen den tasa ondorengo bi uneotan sortuko da, zergagaiaren izaeraren arabera: erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten denean (eta orduan zenbateko osoa edo haren zati bat aurrez ordaintzea exijitu daiteke), edota, bestela, jarduketari edo espedienteari hasiera ematen dion eskaera aurkezten denean (kasu horretan, jarduketa ez da egingo edo espedientea ez da tramitatuko dagokion ordainketa egiten ez bada).
2.- Tasaren izaera materialak sortzapena aldizkakoa izatea exijitzen duenean, sortzapen hori urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da eta zergaldiak urte naturala hartuko du. Erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasi edo utzi egiten denean, ordea, zergaldia egoera horretara egokituko da eta kuota ere proportzionalki moldatuko da, Eranskinean ezarritakoari jarraituz.
3.- Subjektu pasiboarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik jabari publikoa erabili edo aprobetxatzeko eskubidea gauzatu gabe geratzen bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.
Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.
Ordenantza hau eta bere Eranskina, 2016ko urriaren 18an egindako Osoko Bilkuran onartu zituen Udalbatzak behin betikoz, 2017ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean, eta hala jarraituko dute aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean.
ERABILERA PUBLIKODUN LURRETAN ZANGAK ZABALDU EDO LUR AZPIA AZTERTZEKO PROBAK EGITEAGATIK, ZEIN BIDE PUBLIKOAN ZOLADURA EDO ESPALOIAK ALDATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA
1.- Udalak ez du lizentziak emateko obligaziorik erabilera publikodun lurretan zangak zabaldu edo lur azpia aztertzeko probak egiteko eta errepide publikoan zoladura edo espaloiak aldatzeko. Aitzitik, Udalak, aurrez ezarritako arauen arabera eta herriko interesen alde, lizentziak eman, atzera bota edo zenbait baldintzarekin onartu ahal izango ditu.
2.- Dagokion baimena emandako momentuan bertan hasten da zergak ordaintzeko obligazioa.
3.- Aurrez aipatutako baimenak jaso dituztenek, finkatutako eskubideak ordaintzeko obligazioa izango dute.
4.- Ondorengo tarifen arabera kobratuko da tasa:
01 - Tarifak |
01 - Tarifas |
||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
|||||||||
ERABILERA PUBLIKODUN LURRAK ZENBAIT MATERIALEKIN (MERKANTZIAK, ERAIKUNTZARAKO MATERIALA, OBRA-HONDAKINAK, HESIAK, PUNTALAK, ESKORATZE TRESNAK, ALDAMIOAK ETA ANTZERAKOAK) HARTZEAGATIKO TASA
01 - Erabilera publikodun lurrak zenbait materialekin(merkantziak, eraikuntzarako materiala, obra-hondakinak, hesiak, puntalak, eskoratze tresnak, aldamioak eta antzerakoak) hartzeagatiko tasa |
01 - Tasa por ocupación de terrenos de uso público con mercancías, materiales de construcción, escombros, vallas, puntales, asnillas, andamios y otras instalaciones análogas |
||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
|||||||||||||||||||||
1.- Tasa honen objektu izango da bide publikoaren lur azpia eta udal ondasun publiko hauek okupatzea:
1.1. Hodiak eta kableak.
1.2. Erregai edo beste likido batzuetarako tanke edo deposituak.
1.3. Transformagailu elektrikoak.
1.4. Lur azpiko kamara eta korridoreak, eraikinen behe solairuetako zabalgune edo handitze huts soila badira ere.
Tasa honekin likidatutako eskubideek ez daukate zerikusirik “eraikuntza, instalazio eta obren ordenantzaren” arabera likidatu behar direnekin, zeintzuk aldez aurretik ordaindu beharko baitira.
2. Tarifak.
a) Azalera-aprobetxamenduetan, lur azpiaren balioaren %10 ordaindu beharko da metro karratu edo zati bakoitzeko.
b) Luzetara egindako aprobetxamenduetan, tarifak honakoak izango dira metro lineal edo zati bakoitzeko:
3.- Kuotak.
a) Kuotak urtero eskatuko dira.
b) Lehenengo urteko kuotak lizentzia jasotzerakoan ordaindu beharko dira, eta hurrengoak, indarrean dagoen Dirubilketarako Araudi Orokorrean finkatutako epeetan.
BIDE PUBLIKOAREN LURRA, HEGALKINA ETA LUR AZPIAREN ERABILERA PUBLIKO EDO APROBETXAMENDU BEREZIAGATIKO TASA
01 - Bide publikoaren lurra, hegalkina eta lur azpiaren erabilera publiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasa |
01 - Tasa por uso público o aprovechamiento especial del suelo, vuelo y subsuelo de la vía pública |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
g) Hornidura zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresek bide publikoaren lur, hegalkin edo azpi-lurraren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiteagatiko tasa. Zerbitzu horiek herritar guztiei edo herritarren gehiengo bati eragiten badiote, enpresa horiek urtero herrian fakturatzen duten diru sarrera gordinen %1,5 ordaindu behar dute.
g) Tasa por utilización privativa o aprovechamiento especial del suelo, subsuelo o vuelo de las Vías Públicas Municipales, en favor de empresas explotadoras de servicios de suministro. Cuando dichos servicios de suministro afecten a la generalidad o a una parte importante del vecindario, el precio será el 1,5% de los ingresos brutos procedentes de la facturación que dichas empresas obtengan anualmente en el término municipal.
Energia elektrikoa banatzen duten enpresen kasuan, diru sarrera gordintzat hartuko dira udalerrian energia elektrikoa saltzetik ateratzen dutena, ondorengo kontzeptu guztiak barne direlarik: potentzia, energia, erreaktibo eta ordutegi diskriminazioagatiko osagarriak, neurgailuen alogera eta hartune eta loturak egiteko eskubideak. Salbuespen bakarra izango dira BEZ zergari eta fidantzei dagozkien diru sarrerak. Kontzeptu horiek guztiak aplikagarriak izango dira bai goi eta bai behe-tentsioa hornitzean.
En caso de empresas distribuidoras de energía eléctrica, se entenderán como ingresos brutos los que obtengan por venta de energía eléctrica en el término municipal englobando los términos de potencia, términos de energía, complementos de reactiva y discriminación horaria, alquiler de equipos de medida, derechos de acometida y enganches. Solamente se exceptúan los ingresos por el impuesto IVA y fianzas, siendo de aplicación los conceptos expresados para todos los suministros en baja y alta tensión.
TARIFA HAU APLIKATZEKO ARAUAK: Ekitaldiaren lehen lau hilabeteen barruan enpresek udalerrian lortutako diru sarreren aitorpena aurkeztu behar dute, aurreko urteko diru sarrera gordinen berri zehatza emanez.
NORMAS DE APLICACIÓN DE ESTA TARIFA: Las empresas presentarán dentro de los cuatro primeros meses de cada ejercicio, declaración por los ingresos obtenidos por suministros efectuados dentro del término municipal, con detalle de los ingresos brutos obtenidos en el año inmediatamente anterior.
Aitorpen horrekin batera enpresaren kontabilitate-laburpena aurkeztu behar da eta hala badagokio, baita Udal Administrazioak eskatutako bestelako dokumentazioa ere.
Dicha declaración habrá de acompañarse de un extracto de la contabilidad de la empresa y de la documentación, que en cada caso solicite la Administración Municipal.
Udal Administrazioak tasa zehaztu eta behin-behineko kobrantza egingo du, eta hurrengo lau urteren barruan aukera izango du ordaindu beharreko kopurua zuzentzeko. Epea igarota, behin betikotzat hartuko da.
La Administración Municipal procederá a la determinación y al cobro provisional de esta tasa, pudiendo rectificar la cantidad a satisfacer dentro del plazo de cuatro años de haberse practicado la misma, transcurrido el cual se entenderá, en su caso, elevada a definitiva.
h) Banketxeek edo beste erakunde, enpresa eta abarrek fatxaden aprobetxamendua egitea (kutxazain automatikoak, vending eta abar) hainbat produktu banatzeko.
h) Aprovechamiento con dispensadores de productos varios (cajeros automáticos, vending,etc.) instalados en fachadas por entidades financieras u otras.
Instalazio bakoitzeko (instalaziotzat jendeari zerbitzua emateko puntu independente bakoitza hartuz): ...........1.187,08 € urteko edo urte zatiko.
Por
cada instalación (entendiéndose por instalación cada punto independiente de
servicio al público)………… 1.187,08 €/ por año o fracción.
|
IBILGAILUAK ESPALOIETATIK SARTZEAGATIK ETA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO MERKANTZIEN ZAMAKETARAKO BIDE PUBLIKOA ERRESERBATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA
01 - Ibilgailuak espaloietatik sartzeagatik eta aparkaleku esklusiborako edo merkantzien zamaketarako bide publikoa erreserbatzeagatik ordaindu beharreko tasa |
01 - Tasa por entrada de vehículos a través de aceras y las reservas de vía pública para aparcamiento exclusivo, carga o descarga de mercancías de cualquier clase |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
MERKATUAN POSTUAK JARTZEAGATIKO TASA
Gutxienez luzerako 3 metro lineal ordaindu beharko dira postu bakoitzeko.
Gutxieneko tasa hiru hilabeteari dagokiona izango da.
Kobrantza, gutxienez, hiru hilabetean behin egingo da.
% 90eko hobaria egingo zaie herrian ekoiztutako produktuak saltzen dituztenei Eskoriatzan erroldatuta baldin badaude.
ZALDIBAR ANTZOKIA KULTURARAKO, EKITALDI POLIFUNTZIONALETARAKO, AZOKETARAKO ETA EKITALDI PRIBATUETARAKO ERABILTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK
EGITATE ZERGAGARRIA.
Tasa honen egitate zergagarria da Zaldibar Antzokiaren aprobetxamendu berezia edo erabilera pribatiboa, eta baita erabilpen horri lotutako udal zerbitzuak ematea ere.
SUBJEKTU PASIBOA.
Subjektu pasiboak izango dira, zergadun gisa, antzokiaren erabilera pribatiboa izateko baimena jaso duten edo baimena eskatu gabe antzokia erabili edo aprobetxatzen duten pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 36. artikuluan aipatzen dituen entitateak.
SALBUESPEN ETA HOBARIAK
Honako hauek ez dira tasapean egongo:
ZERGA KUOTA
Eskatuko den zerga kuota gutxieneko kopuru bat izango da, erabilera mota edo izaeraren eta egoeraren arabera metatuko diren koefizienteak aplikatuz.
01 - Tarifa: Horretarako, ondorengo tarifak aplikatuko dira: |
01 - Tarifa:A tal efecto se aplicarán las siguientes tarifas: |
||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
|||||||||
Jaiegunetako erreserba bereziak (jaiegunetako lana larunbateko edo jai bezperako 22:00etatik jaieguneko edo igandeko 22:00etara egindako da) 30,50 euro orduko tarifa bereziarekin grabatuko dira, ezarritako tarifari gehituko zaiona.
Las reservas especiales en festivos (el trabajo realizado en festivo es el realizado desde las 22 horas del sábado o víspera de festivo hasta las 22 horas del domingo o festivo) estarán gravadas con una tarifa especial por hora de 30,50 euros/HORA que se añadirá a la tarifa establecida.
Prezioan Zaldibar Antzokia irekitzeko langilea sartuta dago.
Se incluye en el precio personal para la apertura de Zaldibar antzokia .
Prezioan aretoan erabilgarri dagoen ekipamendu teknikoa eta ikus-entzunezkoa sartuta daude, eta baita ikus-entzunezko baliabide horietarako teknikari bat ere.
En este precio se incluye el equipamiento técnico audiovisual disponible en la sala, así como la atención por parte de un técnico de dichos medios audiovisuales.
Ekitaldiak hala eskatuz gero, zerbitzurako beste langile batzuk edo ekipamendu batzuk beharko balira, horiek eskatzailearen kontura izango dira.
Si por razones del evento, se necesitara incrementar el servicio existente con otro personal y otras dotaciones, estos serán siempre a cargo del solicitante.
Egun erdiko ordutegian 4 orduko erabilpena sartzen da; egun osokoan, 8 ordukoa.
El horario de media jornada comprende el uso de 4 horas, el de jornada completa de 8 horas.
Espazioa muntatzeko eta desmuntatzeko denbora erabilpen denbora bezala hartuko da.
El tiempo de montaje y desmontaje del espacio se contabilizará como tiempo de uso.
SORTZAPENA
DEVENGO
Tasa sortzen da eta ordaindu beharra dago erabilera pribatiboa hasitakoan, eta ondorio horretarako ulertuko da lizentzia ematerako unean hasten dela, lizentzia eskatu baldin bada.
Se devenga la tasa y nace la obligación de contribuir , cuando se inicie el uso privativo, momento en el que, a estos efectos, se entiende que coincide con la concesión de la licencia, si la misma fue solicitada.
Erabilera pribatiboa egon bada lizentzia eskatu gabe, tasaren sortzapena erabilera horren hasieran izango da.
Cuando se haya producido el uso privativo sin solicitar licencia, el devengo de la tasa tiene lugar en el momento del inicio de dicho aprovechamiento.
Eskaerak, gutxienez, ekitaldia baino 15 egun natural lehenago egin behar dira, eta baimena ez da emango hilabete bat baino gehiagoko aurrerapenez. Hilabete baino gehiagoko denboraz egindako erabilera eskaerak erabilera erreserbatzat hartuko dira, udal programazioaren menpe geldituko dira, eta ekitaldia baino hilabete lehenago tramitatuko dira benetako eraginarekin.
Las solicitudes deberá de tramitarse al menos con 15 días naturales de antelación al evento, y el permiso se dará con una antelación no superior a un mes. Las solicitudes para uso de más de un mes de antelación, serán consideradas reservas de uso, condicionadas a la programación municipal y serán tramitadas con efecto real una mes antes de la actividad.
Erreserbak bertan behera utzi nahi izanez gero, idatziz egin beharko da. Baimen eskatzaileak eskarian atzera eginez gero:
Las cancelaciones de reservas se harán por escrito. En caso de desistimiento formulado por el solicitante de la autorización, si la misma se realiza:
- Ekitaldia baino 5 egun edo gutxiago. Tarifa aplikatuta dagokion kuotaren %25a izango da kitatu beharrekoa. - Con 5 o menos días de antelación al evento, la cuota a liquidar será del 25% de la que correspondan por aplicación de la tarifa. - Entre 1 mes y los 6 días anteriores al evento, la cuota a liquidar será del 10% de la que correspondan por aplicación de la tarifa. ORDAINKETA
ABONO
Ordainketa udal diru zaintzan egin beharko da, gutxienez, ekitaldia baino 7 egun lehenago.
El abono deberá de efectuarse en la Tesorería Municipal con una antelación mínima de 7 días al de la fecha del evento.
Epe horretan ez balitz ordainduko, baimena baliogabe geldituko da. Baliogabetze hori isilbidez bertan behera utzitakotzat joko da, eta dagokion kuotaren %25a ordaintzeaz gain, Udalak kalte-ordainak erreklamatu ahal izango ditu.
Si no se efectuase el abono en el plazo indicado quedará anulada la autorización. Dicha anulación tendrá la consideración de cancelación tácita y, además del abono del 25% de la cuota que corresponda, el Ayuntamiento podrá reclamar daños y perjuicios.
|