2014rako zerga-hobariak eta laguntzak

2014 / 02 / 27

Eskoriatzako Udalak 2014ko zerga-hobariak eta laguntzak emateko sistema berria jarri du martxan.

Alde batetik, zerga salbuespenak, hobariak eta errekarguak izango dituzten tributuak egongo dira, orain arte moduan tramitatu eta ordainduko direnak. Horientzako eskaera aurkezteko epea martxoaren 4ra arte izango da, eta udaletxeko harreran egin beharko da. Zerga erreziboan kenkari bat aplikatu ondoren ateratako zenbateko garbia ordainduko da.

Bestetik, badira tokiko garapena sustatzeko emango diren zenbait laguntza. Horientzako eskaera egiteko hiru deialdi egongo dira: maiatzean, irailean eta azaroan. Eskaera  udaletxeko harreran egin beharko da eta laguntza hauek axtroki izeneko moneta lokalean ordainduko dira. Laguntza onartu den ala ez eskutitzez jakinaraziko da, eta axtrokiak Eskoriatzako Udaletxean jaso beharko dira zerga-bilketa bulegoan, deialdian adierazitako egunetan.Billeteak

Informazioa zehatza jasotzen duen eskuorria webgune honetan kontsultatu daiteke. Bestela, honako hauetan ere eskuratu daiteke zuzeneko informazioa:

Gizarte zerbitzuak
Telefonoa: 943 71 31 36
gizarte@eskoriatza.net

Zerga-bilketa
Telefonoa: 727 709 615
zergabiltzailea@eskoriatza.net

Kiroldegia
Telefonoa: 943 71 53 28
kirolak@eskoriatza.net

Moneta lokala erabiltzeko

Axtroki Merkatari Elkartea osatzen duten ondorengo komertzioetan bakarrik erabili ahal izango dira Udalak emandako axtrokiak:

  • Altuna anaiak harategia
  • Azkoaga Enea hotela
  • Azkoaga estankoa
  • Bolintxo okindegia
  • Carmen mertzeria
  • Coviran autozerbitzua
  • Dorleta liburu denda
  • Enrike Mazmela dentista
  • Esko Sport
  • Gahir fisioterapia
  • Gorosarri Landa apartamentuak
  • Goxo txiki
  • Hemen garbiketak
  • Igehik inprimategia
  • Kuttuna estetika zentroa
  • Laboral Kutxa
  • Leibar arraindegia
  • Martin fruta denda
  • Mirentxu taberna
  • Namaste belar denda
  • Pagaldai harategia
  • Toki Alai taberna
  • Urrestilla taberna