Legezko oharra

Web orriko legezko oharrak datuen babesari buruz:

Web gunearen titulartasuna

Domeinua: www.eskoriatza.eus
Helbide elektronikoa: udala@eskoriatza.eus
Titularra: Eskoriatzako Udala
IFZ: P-2003500-B
Egoitza: Fernando Eskoriatza plaza z/g
Telefonoa: 943 71 44 07
Faxa: 943 71 40 42

Webguneko edukien lizentzia

Webgune honetako eduki denak Creative Commons lizentziapean daude.
cc
Aitortu – Ez Komertziala – Partekatu Berdin cc by-nc-sa

Lizentzia honek lana partekatu eta jendaurrean hedatzeko eskubidea ematen du baita lan eratorriak sortzeko ere. Horretarako derrigorrezkoa da lanaren kredituak aitortzea. Gainera ezin da lan hau (ezta bere eratorriak ere) merkataritza xedeetarako erabili. Azkenik, lan hau aldatzen bada, edo lan eratorri bat sortzen bada, sortutako lana baimen honen berdin-berdina den beste batekin soilik banatu ahal izango da.

Gune hau erabiltzeko zehaztapenak eta baldintzak

Udal honek herritar guztien eta Internet erabiltzen duen edonoren eskura jartzen du web gune hau. Web gunearen helburua da erabiltzaile guztiei zerbitzuak eta informazioa eskaintzea eta, bide batez, gure herria eta bertako jarduerak ezagutaraztea.

Web honen bitartez ematen den informazio administratiboak ez du ordezkatzen egunkari eta aldizkari ofizialetan argitaratu behar diren agirien argitalpena; izan ere, argitalpen horien edizioak ematen baitio fedea horien edukiari.

Udal honek ez du bere gain hartzen beste pertsona fisiko edo juridiko batzuengandik datorren eta web orrian agertzen den informazioaren edukiaren, zehaztasunaren eta eguneratzearen erantzukizuna, ez eta loturen edo beste sistemaren baten bidez eskuratu daitekeenarena ere.

Udal honek ez du bere gain hartzen hirugarren pertsonek edo entitateek bertan dagoen informazioaz egiten duten erabileraren erantzukizunik. Hala ere, hirugarren horiek bete egin beharko dituzte zenbait agiri eta aplikatiboetarako dauden ohartarazpenak.

Udal honek ez du bermatzen webak eta zerbitzariak birusik ez izatea, eta ez du bere gain hartzen web gunean sartzeagatik edo web  gunean sartzea ezinezkoa izateagatik egon daitezkeen kalteen erantzukizuna.

Udal honek web gune honetako edukiak, informazioak, aplikatiboak eta abarrak aldatu eta zabaltzeko eskubidea du, eta edozein unetan eta abisatu beharrik gabe egin ahal izango du.

Udal honek nahi du web gune honek ahalik eta modurik eraginkorrenean funtzionatzea eta bere helburua behar bezala bete dezala. Horregatik egiten ditu web gunearen mantentze lanak, beharrezkotzat jotzen diren bitartekoak jarriz, baina ez du bere gain hartzen web gunearen funtzionamenduan egon daitezkeen disfuntzioen edo akatsen erantzukizuna.

Udal honek web orrian agertzen diren zehaztapenak eta baldintzak alda ditzake, eta, beraz, zehaztapenak eta baldintzak sarri begiratzeko aholkatzen du, aldaketak egon daitezkeelako.

Web gune hau erabiltzeak bertan jasotako zehaztapenak eta baldintzak onartzea dakar.

Azalpenik edo argibiderik behar izanez gero, edo iradokizunen edo kexaren bat egin nahi izanez gero, web honetako iradokizunen postontzia erabil daiteke.