2017ko iraileko ohiko plenoa

2017 / 09 / 21
  • Eguna: Irailaren 26a (asteartea)
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1.  Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2.  Alkatearen adierazpenak.
  3.  Udal langileen 2017ko ordainsariei buruzko erabakia: % 1eko igoera.
  4.  2017rako Araudi Plana.
  5.  Herriko jai eguna 2018. urterako.
  6.  Abala itzultzeko Arizmendi S.Coop-k egindako eskaera.
  7.  Kanpoko argiteria berrizteko Debagoiena Mankomunitatearekin sinatu beharreko hitzarmena.
  8.  Aurreko ekitaldietan onartutako eskubideei baja ematea.
  9. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
  10. Idazkaritza-kontuhartzailetzak 2017ko bigarren hiruhilekoan jarritako eragozpenak.
  11. 2018rako Ordenantza Fiskalak.
  12. Eskoriatzako udalerrian jabari publiko hidraulikoko ibilgu eta ertzeetan elkarrekin aritzeko Uraren Euskal Agentziarekin hitzarmena sinatzea.
  13. Eskoriatzako EAJ/PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa: Kataluniako autodeterminazio-erreferendumaren aldekoa.
  14. Eskoriatzako EH Bilduk aurkeztutako mozioa: Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat.
  15. Galderak eta eskariak.