2020ko ordenantzak, egutegi fiskala, salbuespenak eta hobariak

2019ko abenduak 18

Udalbatzarrak, 2019ko urriaren 22an egindako osoko bilkuran, 2020rako ordenantza fiskalak onartu zituen eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu. Ordenantzak aztergai egon ziren hilabetez, eta epe horretan erreklamaziorik egon ez zenez, behin betiko onartu ziren. (GAO iragarria)

Aste honetan eskuorri bat banatuko da Eskoriatzako etxe guztietara, eta bertan zehazten dira egutegi fiskala eta udal zergei zein jarduerei aplikatuko zaizkien salbuespenak, hobariak eta beherapenak.

Egutegi fiskala Egutegi fiskala PDF

Egutegi fiskalean eskoriatzarrei eragiten dieten zergak ordaintzeko borondatezko epeak jasotzen dira. 

Udal zergei aplika dakizkiekeen salbuespenak eta hobariak Udal zergak. PDF

Hemen, laburbilduta jasotzen dira hainbat kontzeptuengatik herritarrek Udalari ordaindu beharreko zergei aplika dakizkieken salbuespen, hobari eta errekarguak.

Hobariak jaso ahal izateko idatzizko eskaera eta dagozkion dokumentuak aurkeztu beharko dira, eta ondorengo baldintzak bete:

  • Udalari ordaindu beharreko zergak kitatuta edukitzea.
  • Pertsona fisikoen kasuan, Eskoriatzan erroldatuta egotea zergaren sortzapen-unean.

Jarduera ekonomikotarako hobariak eta beherapenak Jarduera ekonomikoak. PDF

Edozein hobari jaso ahal izateko, derrigorrezkoa izango da subjektu pasiboak ondorengo baldintzak betetzea:

  • Udalari ordaindu beharreko zergak kitatuta edukitzea.
  • Egoitza soziala Eskoriatzan izatea.

Informazio gehiago

Zerga-bilketa zerbitzuan
943 71 44 07
zergabiltzailea@eskoriatza.eus

Gizarte Zerbitzuetan
943 71 3136
gizarte@eskoriatza.eus