2020ko otsaileko Ohiko plenoa

2020ko otsailak 20
  • Eguna: Otsailaren 25a (asteartea)
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Udaletxeko bilkura aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Udal langileen ordainsariak igotzeari buruzko erabakia.
  4.  2020-rako Araudi Plana onartzea.
  5. Eskoriatzako berdeguneak, parkeak, lorategiak eta pasealekuetako zuhaitzak zaintzeko eta mantentzeko zerbitzua (derrigorrezko zerbitzuak eta aukerako zerbitzuak) emateko 2015eko kontratuari erantzuteko aurkeztutako abala itzultzea.
  6. Eskoriatzako kaleak garbitzeko 2015eko kontratuari erantzuteko aurkeztutako abala itzultzea.
  7. Alkate jaunari ahalmena ematea Promociones Eskoriatza S.A.k udalari laga beharreko lokalak onartzeko. Lokalok eskoriatzako II-2 sektoreko “g” lurzatian dagoen eraikinean daude.
  8. Idazkaritza-kontuhartzailetzak 2019ko laugarren hiruhilekoan jarritako eragozpenak.
  9. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
  10. Eskoriatzako Udalaren titularitateko hainbat udal eraikin eta lokal garbitzeko zerbitzua emateko kontratua esleitzea.
  11. Adikzioak tratatzeko diru laguntzak arautzen dituzten oinarrietako 2. eta 3. artikuluak aldatzea.
  12. Eskoriatzako EH Bilduk aurkeztutako erakunde-adierazpen proposamena: martxoak 8
  13. Eskoriatzako EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa. Emakumeen mobilizazioak. Mundua eraldatzen duen emakumeen boterea.
  14. Galde-eskeak.