2021eko otsaileko ohiko plenoa

2021ko otsailak 18
  • Eguna: Otsailaren 23a (asteartea)
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Telematikoa
  • Zuzenean jarraitzeko: HEMEN (egunean bertan, plenoko orduan aktibatuko da eremua webgune honetan)

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Udal langileen ordainsarien igoera.
  4. Eskoriatzako Udalak dirulaguntzak emateko erregimena arautzeko Ordenantza Orokorra hasiera batean onartzea.
  5. Zigor proposamena animaliak babesteko urriaren 29ko 6/1993 Legearen 27.2 h) artikulua hausteagatik.
  6. Construcciones SUKIA ERAIKUNTZAK S.L.-ren eskaera San Juan kaleko azken zatiaren urbanizazio obrengatik jarritako abala kitatzeko.
  7. E-Goitek enpresak jarritako bermea itzultzeko eskaera: 2016an esleitutako kontratua kirol zerbitzua emateko.
  8. Idazkaritza-kontuhartzailetzak jarritako eragozpenak.
  9. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
  10. Eskoriatzako berdeguneak, parkeak, lorategiak eta pasealekuetako zuhaitzak zaintzeko eta mantentzeko zerbitzua emateko bigarren luzapena.
  11. Eskoriatzako kaleak garbitzeko zerbitzua emateko kontratuaren bigarren luzpena.
  12. Eskoriatzako Udalaren titularitateko hainbat udal eraikin eta lokal garbitzeko zerbitzua emateko kontratuaren lehenengo luzapena.
  13. Eskoriatza EH BILDUk aurkeztutako erakunde-adierazpen proposamena: martxoak 8.
  14. Eudelen eskariz EAJ/PNV udal taldeak aurkeztutako adierazpen proposamena martxoaren 8a delaeta: zaintza berdintasunean. Emakumeen egitekoa Pandemian eta zaintzaren krisi globalean.
  15. Galde – eskeak.