ADIERAZPEN INSTITUZIONALA: emakumeenganako indarkeriaren aurkakoa

2016 / 11 / 23

puntu_moreaNazio Batuen Batzar Nagusiak azaroaren 25a izendatu zuen emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna, hori dela eta Eskroiatzako Udalak, 2016ko azaroaren 22an egindako ohiko plenoan aho batez erabaki du Adierazpen Instituzionala onartzea, honako neurri zehatz hauekin:

  1. Emakumeen aurkako indarkeria giza eskubideen esparrura eramatea.
  2. Emakumeen kontrako indarkeria mota desberdinak identifikatzea eta aurre egiteko dinamikak bultzatzea, normalizazioan ez erortzeko makro zein mikro-erasoak salatuz.
  3. Harreman intimoetako emakumeen aurkako indarkeria, adierazpen ugaritako indarkeria sexuala, emakumezkoen mutilazio genitala eta jazarpen sexista sartzea emakume eta neskatilen aurkako indarkeriaren kontzeptuaren barruan.
  4. Hitzarmena ezartzeko esparruan sartutako indarkeriaren modu guztiei buruzko gaien inguruko datu estatistiko datu xehe eta bereizleak jasotzea, tarte erregularren arabera.
  5. Generoaren ikuspegia eta diskriminazioaren debekua ezartzea, indarkeriaren esparruko printzipio nagusi gisa.
  6. Indarkeriari aurre egiten dioten emakumeei rol nagusia esleitzea programen ebaluazioan eta jarraipenean, eskubideen titular gisa.
  7. Emakumeen intimitate-eskubidea ezartzea arretako bide osoan.
  8. Indarkeriaren aurkako haurren eskubideak berariaz aipatzea, batez ere, neskatilen eskubideak.
  9. Arretako langileen prestakuntza derrigorrez aitortzea, eta ez sentsibilizaziorako ekintza soil gisa.
  10. Gizarteak emakumeen aurkako indarkeria prebenitzen eta borrokatzen laguntzea sustatzea. Berdintasun politikak sustatuz eta eraso matxisten kontrako protokoloak indartuz edo martxan jarriz eta gizartearen erantzun soziala sustatuz.
  11. Erakundeen arteko koordinazioa bultzatu tokiko protokoloak martxan jarriz, arreta zerbitzuak hobetzeko eta indarkeriari aurre egiten dieten emakumeen birbiktimizazioa ekiditeko.
  12. Mugimendu feministarekin eta emakume elkarteekin elkarlana bultzatu.
  13. Gai honetan beharrezkoak diren neurrien finantzaketa bermatzeko mekanismo zehatzak ezartzea.

Elkarretaratzea

AMUSKA emakume elkarteak deituta azaroaren 25ean, ostirala, arratsaldeko 18:30ean elkarretaratzea egingo da plazan. Eskoriatzako Udalak bat egiten du elkarretaratze horrekin eta herritarrei dei egiten die bertan parte hartzeko.