Adikzioak tratatzeko 2019ko diru laguntzak eska daitezke

2019 / 05 / 15

Eskoriatzako Udalak adikzio arazoengatik tratamenduan dauden Eskoriatzako herritarrei EAEko tratamendu-zentro publiko edo hitzartutakoetara joateko bidaia gastuak ordaintzeko diru laguntza emango die.

Garraio gastutzat hartzen dira garraio publikoan nahiz norberaren ibilgailuan Eskoriatzatik tratamendu-zentrora egindakoak, baina ordaintzeko orduan bi faktore hartuko dira kontuan:

  • Gehienez bi pertsonak (eskatzaileak eta laguntzaileak) hilean egindako bidaia kopurua.
  • Garraio publikoko txartela erabilita bidaiak duen kostua.

Eskaerak 2019ko abenduaren 31 bitarte eska daitezke.

Informazio zehatza