Adikzioak tratatzeko diru laguntzak

2016 / 09 / 14

2016ko ekainaren 15ean egindako osoko bilkuran, Udalbatzarrak adikzioak tratatzeko diru laguntzak arautzen dituzten oinarriak hasiera batean onartzea erabaki zuen.

Oinarri horien gaineko iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2016ko ekainaren 22an, eta jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, hartutako erabakiaren arabera oinarri horiek behin betikotzat jotzen dira beste erabakirik hartu behar izan gabe.  Gauzak horrela, gaur, asteazkena, irailaren 14an GAOn argitaratu da diru laguntza horietarako deialdia.

Eskaerak astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:30era, aurkeztu ahal izango dira Udal Erregistro Orokorrean edo, telematikoki, Herritarren Atarian. Eskaerak aurkezteko epea  abenduaren 31n amaituko da.

Informazio gehiago, oinarriak eta eranskinak