Administrari lanpostua: behin betiko zerrendak eta lehenengo proba eguna

2019 / 11 / 27

Eskoriatzako Udaleko alkateak 2019ko azaroaren 26an hartutako Erabaki bitartez, “Informazioa eman eta herritarri harrera egiteko administrari” lanpostua betetzeko oposizio-norgehiagoka prozesuan behin betiko onartutako eta baztertutakoen zerrenda onartu da.

Aipatutako zerrenda  webgune honetan dago ikusgai.

Gainera, Erabaki horretan bertan hautaketa probak egiteko lehenengo data ere zehaztu du.

  • Eguna: 2020ko otsailaren 19a.
  • Froga: Aukera anitzeko galdetegi bati erantzutea. Galderak deialdia arautzen duten oinarrietako I. eranskinean jasotako gaiei buruzkoa izango da.
  • Lekua: Mondragon Unibertsitateak Eskoriatzan duen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (Dorleta auzoa z/g – 20540 Eskoriatza)