Aldaketak jaietako egitarauan

2015 / 06 / 29

bvocalAzken momentuko arazoak direla eta, hainbat aldaketa egin dira jaietako egitarauan.

Alde batetik, gaurko, ekainaren 29rako “The funes troup” taldearen ekitaldia iragarrita zegoen 18:00etarako , baina taldekide batek lan istripua izan du, eta ondorioz ezin izango dute etorri ikuskizuna egitera. Euren ordez, Zirika Zirkus taldea egongo da “Tren Geltokia” ikuskizunarekin.

Bestetik, ekainaren 30erako Gorosarri plazan  “Primital Bross” taldearen ikuskizuna zegoen iragarrita zegoen. Kasu honetan, taldekide baten senide bat hil da eta ekitaldia bertan behera geratu da. Hauen ordez Bvocal taldea egongo da gure artean. Talde handia da, azkeneko hilabete hauetan Txina, Austria eta Hego Korean ere ibili dena eta aukera paregabea izango dugu Eskoriatzan euren ikuskizuna ikusteko. Hemen talde honi buruzko informazio gehiago.