Alkatearen oharra gure herriko 65 urtetik gorakoentzako

2020ko apirilak 25

Jose Ramon Zubizarreta,  Eskoriatzako alkatea,  65 urtetik gorako eskoriatzarrei zuzendu zaie ohar honetan:

Herritar estimatu hori:

Jakingo duzun moduan, koronabirusaren ondorioz bizi dugun alarma egoera maiatzaren 9ra arte luzatu da (funtsezko sektoreetan, eraikuntzan eta industrian lan egiteko salbuespenarekin), eta, igandetik aurrera, 14 urtetik beherakoek aukera izango dute euren gurasoekin paseatzera irteteko.

Hortik aurrera ere, konfinamendu egoera apurka-apurka arintzen joango da, baina, oraindik ez dakigu nola egingo den, eta itxura guztien arabera 65 urtetik gorakook azkenetarikoak izango zarete kalera irteten.

Hori dela eta, une gogor hauetan oinarrizko informazioa eman eta nire gertutasuna adierazi nahi dizut.

Orain arte, neurri hauek hartu eta bultzatu ditu Udalak adinekoentzat:

  • Boluntario sarea sortu da, Gurutze Gorriaren bitartez, zaurgarritasun egoeran daudenei laguntza eskaintzeko: erosketak egiteko, medikuak agindutako botikak erosteko edota zaborra ateratzeko.
  • Eskoriatzan boluntario ugarik eman du izena zeregin horietan laguntzeko, eta horretan aritu dira. Benetan eskertzekoa da euren laguntza!
  • Udal langileek ere, gizarte zerbitzuetako langileei lagunduz, 75 urtetik gorakoei telefonoz deitu diete euren egoeraren berri izateko, eta beharrik antzemanez gero, irtenbide bat bilatu ahal izateko.
  • Gizarte Zerbitzuetako langileek zaurgarritasun egoeran daudenei deitu diete, eta euren egoeraren jarraipena egiten ari dira.

Eskoriatzako Udala kontziente da herritarren ongizatearen ardura duela, une hauetan inoiz baino gehiago, eta nahiz eta ahalegin handia egin, litekeena dela denongana ez heltzea; beraz, hori kontuan izanik, gogorarazi nahi dizut edonolako laguntza eskatzeko eta arazo edo zalantzak argitzeko hauek direla Udalarekin harremanetan jartzeko bideak:

Beste telefono interesgarri batzuk:

  • Osasun Zentroa: 943 71 44 52
  • Genero indarkeria: 900 84 01 11
  • Larrialdietarako telefonoa: 112
  • Itxaropenaren telefonoa: 900 84 08 45
  • Telezaintza (Aldundiko telefono zerbitzua): 900 43 43 43

Beste barik, denok ahalik eta ondoen egongo zaretelakoan, animo eta zaindu!!

Alkatea,