Telesko Fundazioa desegiteko hasierako onarpena

2014 / 11 / 26

Udalbatzak 2014ko urriaren 28an egindako bilkuran, hasierako izaeraz onartu zuen Telesko Udal Telebista Fundazioa izeneko organismo autonomoa desegitea, 2014ko abenduaren 31tik aurrera. Fundazioa deseginda, Udalak telebanaketa zerbitzua bere gain hartuko du.

Hartutako erabakia jendaurrean dago  nahi duenak aztertu eta erreklamazioak eta iradokizunak aurkez ditzan. Halakorik egonez gero, horiei buruzko erabakia Udalbatzarrak hartuko du. Halakorik egon ezean, erabakia behin betiko onartuta geratuko da.

Erreklamazioak aurkezteko azken eguna: 2014ko abenduaren 5a.