Arimen gauko egitarauan azken orduko aldaketak

2018ko urriak 31

Euria iragarrita dago egun guztian zehar, hori dela-eta egitaraua mantentzea erabaki da baina ibilbidea herrian zehar izango da eta plazako akelarrea frontoian egingo da.

Hona hemen egitaraua:

18:30etan plazan: Arimen ibilbidea plazan. Plazatik Ibarraundi museora joango da ibilbidea berriro ere plazara itzultzeko. Ibarraundin eta Kultur Etxean ipuin kontakizuna izango dute haurrek.

20:00etan Akelarrea frontoian. Momorruekin batera herriko haur eta helduek dantza egingo dute.
Behin dantzak amaituta sorgin edabea ere frontoian banatuko da.

20:30etatik aurrera, beldurrezko laburmetraien emanaldia izango da gaztelekuan.