Larunbatean K-1 modalitateko Euskadiko Txapelketa Eskoriatzan

2019 / 11 / 06

Azaroaren 9an, larunbata, K-1 modalitateko Euskadiko txapelketa jokatuko da Joseba Iñurrategi pilotalekuan.

K-1 modalitatea, sorrera Japonian duen borroka kirol bat da. Kickboxing, Muay-thai, Karate, Taekwondo eta beste hainbat disziplina ezberdinetatik datozen teknikak nahasten dituena.

Egitaraua:

9:00-10:30 Pisaketak egingo dira, BentaMotz tabernan.
11:00 Txapelketa hasiera
14:00-16:00 Deskantsua
16:00 Txapelketaren jarraipena.

Sarrera: 10 €

Txapelketako maila bakoitzean irabazle suertatzen direnak, Japoniara joango dira, bekadun gisa, bertan lehiatzera.

EZ GALDU AUKERA, HURBILDU ZAITEZ JOSEBA IÑURRATEGI PILOTALEKURA IKUSKIZUNAZ GOZATZERA!