Astelehen goizetan kiroldegia zabalik

2016 / 09 / 07

Ikasturte berria hastearekin batera, Manuel Muñoz kiroldegian ordutegi berria egongo da. Orain arte astelehenetan arratsaldeko 14:00etan zabaltzen zen kiroldegia, baina aurrerantzean gainontzeko astegunetan moduan goizez ere zabalik egongo da. Hauxe izango da ordutegi berria:

  • Astelehenetik ostiralera:  7:30 – 21:00
  • Larunbata:  9:00 – 13:00  //  16:00 – 20:00
  • Igande eta jaiegunak:  9:00 – 13:00

Irekiera honekin, herritarrei zerbitzu hobea eskaini nahi zaie eta haien beharrak egoki asetzea espero da.