Auzoalkateak izendatu dira
2015 / 09 / 23Ohitura da Udalerako hauteskundeak egiten diren urte berean, Eskoriatzako elizateetan ere hauteskundeak egitea bertako ordezkariak hautatzeko. Aurten egin dira, bada, Eskoriatzako 7 elizateetan eta baita Lete auzoan ere hauteskundeak eta bertan ateratako emaitzak Alkatetzari jakinarazi zaizkio. Alkateak, apirilaren 18ko 781/86 Errege Dekretuan araututakoaren babesean, elizate bakoitzerako auzoalkatea izandatu du herri-gunetik aldendutako guneetako ordezkari pertsonal gisa.
Irailaren 22an egindako ohiko osoko bilkuran hartu zuten auzoalkate kargua honako ordezkariek:
- Apotzaga elizatean Ion Zubizarreta Bengoetxea
- Bolibar-Ugazua elizatean Aitor Alarcia Iriarte
- Gellao elizatean Jokin Mujika Dorronsoro
- Marin elizatean Alberto Letona Viteri
- Mazmela elizatean Ainara Zubillaga Esnal
- Mendiola elizatean Oskar Madinabeitia Medrano
- Zarimutz elizatean Maria Jesus Fernandez de Arroyabe Urcelay
- Lete auzoan Edurne Uribesalgo Pagalday
Izendapenaren publikazioa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. (PDF).
Ezkerretik eskumara: Mendiola, Bolibar, Lete, Marin, Zarimutz, Gellao, Mazmela eta Apotzagako ordezkariak.