Auzoalkateak izendatu dira

2015 / 09 / 23

Ohitura da Udalerako hauteskundeak egiten diren urte berean, Eskoriatzako elizateetan ere hauteskundeak egitea bertako ordezkariak hautatzeko. Aurten egin dira, bada, Eskoriatzako 7 elizateetan eta baita Lete auzoan ere hauteskundeak eta bertan ateratako emaitzak Alkatetzari jakinarazi zaizkio. Alkateak, apirilaren 18ko 781/86 Errege Dekretuan araututakoaren babesean, elizate bakoitzerako auzoalkatea izandatu du herri-gunetik aldendutako guneetako ordezkari pertsonal gisa.

Irailaren 22an egindako ohiko osoko bilkuran hartu zuten auzoalkate kargua honako ordezkariek:

  1. Apotzaga elizatean Ion Zubizarreta Bengoetxea
  2. Bolibar-Ugazua elizatean Aitor Alarcia Iriarte
  3. Gellao elizatean Jokin Mujika Dorronsoro
  4. Marin elizatean Alberto Letona Viteri
  5. Mazmela elizatean Ainara Zubillaga Esnal
  6. Mendiola elizatean Oskar Madinabeitia Medrano
  7. Zarimutz elizatean Maria Jesus Fernandez de Arroyabe Urcelay
  8. Lete auzoan Edurne Uribesalgo Pagalday

Izendapenaren publikazioa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. (PDF).

20150922_182503Ezkerretik eskumara: Mendiola, Bolibar, Lete, Marin, Zarimutz, Gellao, Mazmela eta Apotzagako ordezkariak.