Begiraleak behar dira

2017 / 02 / 15

Apirilaren 10,11 eta 12an, Eskoriatzako Udalak, Txirikila aisialdi elkartearekin elkarlanean 3 egunetako aisi eskaintza bat prestatu asmo du. LH1etik LH6ra ikasten dabiltzan haurrei zuzendutako eskaintza izango da, goizez 10:00etatik 13:00etara. Kirol ekintzak, sukaldaritza, ginkanak, jolasak, igerilekua… gisa horretako ekintzak egingo dira, begirale taldeak programatu eta aurrera eramango dituztenak.

Oporraldiak programa hau prestatzeko begirale bila gabiltza. Interesatuak bidali kurrikuluma ondoko helbidera: gazteria@eskoriatza.eus

Ezinbestekoa izango da:

  • Euskaraz jakitea
  • 18 urtetik gorakoa izatea

Baloratuko da:

1.- Begirale titulua izatea, 3 puntu
3.-  Magisteritza, psikologia, gizarte hezkuntza, pedagogia ikasten egoteagatik, 3 puntu
4.- Eskoriatzako udaleku irekietan begirale lanak: 2 puntu
5.- Beste herri bateko udaleku irekietan begirale lanak: 1 puntu
6.- Udaleku itxietan egoteagatik. 1 puntu
7.- Txirikila elkarteko kide izateagatik: 1 puntu

Eskoriatzakoek lehentasuna izango dute.

Izena emateko azken eguna: martxoaren 3a

Interesatuak kurrikulumak bidali: gazteria@eskoriatza.eus helbidera edo Tortolis ludotekara eraman.

Informazio gehiago