Bidegorri zatia zabalik

2018 / 06 / 11

Olazarko tunela eta Intxaurtxuetako pasabidearen tarteko ezkerreko horman 2018. urteko hasierako hilabeteetan hainbat lurjausi egon ziren eta, ondorioz, martxoa bukaeran bidegorriaren zati hori itxi egin zen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak horma egonkortzeko lanak egin ditu azken bi hilabeteetan eta lanak aurtengo urrian bukatuko badira ere, eusteko sareta bat jarrita, momentu honetan segurtasun baldintza nahikoak betetzen dira bidegorria zabaltzeko.

Hori horrela, gaurtik aurrera normaltasun osoz erabili ahal izango dute oinezkoek Eskoriatza eta Aretxabaleta bitarteko bidegorri zatia.