Bidegorria itxi egingo da 3 egunez

2019 / 05 / 28

Asfaltatze lanak egin behar direlakoa, Ederlango rotonda paretik Jose Arana egoitza pareraino datorren bidegorri zatia itxiko da bihar, asteazkena, eta ostiralera arte itxita egongo da. Beraz, maiatzaren 29tik 31ra bitartean ezin izango da bidegorria erabili tarte horretan. Hori horrela, Intxaurtxuetako oinezkoentzako pasabidea ere itxi egingo da.

Egonkortze obrak

Jakina denez,  bidegorrian alboko horma zati bat egonkortzeko lanak hasi zituen Foru Aldundiak aurtengo martxoan eta horren ondorioz, oinezkoentzako pasabidetik gorako norabidean bidegorri zatia itxita dago martxoaz geroztik.

Lanek bere martxan dihardute eta  asfaltatze lanak bukatuta, larunbatean oinnezkoen pasabideraino zatia ireki eta orain arte itxita egon den eremua bakarrik geratuko da itxita. Ondo bidean, aste pare baten lanak bukatuta eta bidegorri osoa zabalik egotea aurreikusten da.