Bonu berriak salgai, bigarren fasea martxan

2020 / 09 / 03

Eskoriatza Bizirik kontsumo bonuen kanpainaren bigarren fasea martxan da eta bonuak berriz erosteko aukera dago.

15 euro eman eta 30 eraman

Bonuen ekimenaren helburua tokiko kontsumoa sustatzea da, eta aldi berean, krisialdiagatik kaltetuak izan diren familiei laguntzea. 15 euro eman eta 30 eraman. 15 euroren truke, 5€, 10€ eta 15€-ko bono bana jasotzen da, Eskoriatza Bizirik bonuen kanpainari atxikitako edozein establezimendutan erabiltzeko. Bonuak hartzen dituzten komertzio edo zerbitzuetako establezimenduek, bonuak hartzen dituztela identifikatzeko kartela dute.

Itxurari dagokionez, oraingo bonuak gorriak dira. Dena dela, urriaren 31 bitartean bonu gorriak zein berdeak hartuko dira establezimenduetan, era horretara bonu berdeen erabileraren epea beste bi hilabetez luzatzen da.

Non eta nola erosi

Bonuak Ibarraundin saltzen dira astelehen eta ostiraletan 11:00etatik 13:30era, eta asteazkenetan 17:00etatik 19:30era.

Bonua erosteko orduan nortasun agiria eskatzen da, eta ordainketa egiteko euskarri elektronikoa hobesten da, kreditu txartela edo telefonoa erabilita. Beraz, nortasun agiria eta kreditu txartela edo ordaintzeko balio duen sakelekoa eraman behar da.

Adinez nagusiak diren eskoriatzarrek eros ditzakete bonuak. Hau da, Eskoriatzan erroldatutako edonork, baldin 18 urte edo gehiago baditu. Nobedade bezala aipatzekoa da, familia unitateko kide guztiek eros ditzaketela bonuok. Pertsona bakoitzak, bonu bakarra erosi ahal izango du; eta nahiz eta aurreko ekinaldian bonuak erosita izan, berriz beste bonu bat erosteko aukera izango du. Interesdunaren ordez, beste pertsona batek erostea ere onartzen da, baina kasu horretan haren nortasun agiriaren datuak eskatuko dira.

Edozein zalantza argitzeko, deitu edo bidali mezu bat ondorengo telefono zenbakira: 674 111 971

Non erabili

Ostalaritzako establezimendu, fisioterapia edo osteopatia zentro, ile-apaindegi edo estetika zentroez gain, oraingoan janari denda batzuetan eta liburu dendan ere erabil daitezke bonuak. Hona hemen establezimenduen zerrenda:

Estetika zentroak eta ile-apaindegiak
• Edurne• Apaindu• Kuttuna• Ixkur• Kiribil• Villar ile-apaindegia• Kimu• King-Marga• Pauxa estetika zentroa

Osasun zerbitzuak
• Erai osteopatia• Gahir fisioterapia

Ostalaritza
• Akeita• Compostela• Hotela• Ilargi• Maulanda

Dendak
• Dorleta Liburu-denda• Carmen Mertzeria• Oreka cycling kirol denda

Janari-dendak
• Altuna anaiak harategia• Aloña fruta-denda• Coviran• Pagaldai harategia