Botikak eskuratzeko informazioa

2020 / 04 / 08

Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek botikak eskuratzeko orduan nola jokatu jakiteko (gaixo kronikoen tratamenduak, ospitaletako farmazia…) Jarduera Plan bat garatu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Farmazia Zuzendaritzak.

Planak helburu bikoitza du: batetik, pertsonak ahalik eta denbora gehien egon daitezela beren etxeetan farmazietara joan beharrik izan gabe; eta, bestetik, hartu behar dituzten sendagaiak eskura izan ditzaten bermatzea. Horrekin, osasun zentroetan nahiz farmazietan pertsonen pilaketa saihestea nahi da osasun profesionalak babesteko.

Informazio osoa, hemen