Compostelako UDAZKENEKO ZAPOREAK pintxoak, irabazi ditu bi sariak

2019ko abenduak 02

Amaitu da Eskoriatzako IV. Pintxo lehiaketa, eta Compostela tabernako “Udazkeneko zaporeak” izeneko pintxoak irabazi ditu epaimahaiaren saria (200 € eta Buztin Ate elkarteak egindako garaikurra) eta herritarren saria (100 €).
Eskoriatzako bost tabernek parte hartu dute aurten

  • Akeita
  • Compostela
  • Naira
  • Toki Alai
  • Urrestilla.

Epaimahaia ondorengo herritarrek osatu zuten:

  • Edurne Uribesalgo, Gamarrako ostalaritza eskolako irakaslea.
  • Joseba Bartol, sukaldaria.
  • Iker Esteban, Oñatiko Torre Zumeltzegiko sukaldaria.
  • Maria Jesús Miguel, sukaldaritzan esperientziaduna.
  • Sandra Lopez, sukaldaritza eta ostalaritzan esperientziaduna.

Epaimahaikideek larunbatean probatu zituzten pintxo guztiak, eta baloratutako ezaugarriak ondorengoak izan ziren: originaltasuna, zaporea, aurkezpena eta Eskoriatzan erositako produktu kopurua.

Herritarren bozketarako 116 pertsonen botoak hartu dira kontuan. Pintxo onena zein zen aukeratzeko pintxo guztiak probatu behar ziren derrigorrez. Askoz ere boto gehiago egon ziren, baina aipatutako baldintza betetzen ez zutenez, ez ziren kontuan hartu. 50 €-ko bi sarien zozketarako, ordea, papertxo guztiak hartu ziren kontuan. Hauek izan dira saridunak:

  • Elvira Serrano: 50 €, Eskoriatzako dendetan gastatzeko.
  • Pacheco: 50 €, lehiaketan parte hartu duten tabernetan gastatzeko.

Tabernak, orokorrean, pozik agertu dira jendearen parte hartzearekin eta aste buruan sortu den giroarekin.
Herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko antolatutako lehiaketa izanik, Udalaren helburua bete da.