Covid-19aren biktimak oroitzeko minutu bateko isiluneak udaletxeetan

2020 / 05 / 27

Koronabirusaren ondorioz hildako pertsona guztiak oroitzeko, gaur, asteazkena, 12:00etan, udaletxeetan minutu bateko isiluneak egitea proposatu du Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL).

Espainiako Gobernuak hamar eguneko dolua ezarri du bihartik aurrera COVID-19aren biktimen omenez, eta isiluneak deitu ditu erakunde publiko eta pribatuetan.

Eusko Jaurlaritzak bat egin du deialdiarekin, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako erakundeetako eraikinetan banderak jaitsita egongo dira hamar egunez.