Dantza ikastarorako azken plazak

2019 / 10 / 03

Joan zen ostiralean egindako ate irekiko saioaren ondoren, bachata, saltsa eta cha-cha-cha dantzatzeko taldea sortu da.

Ikastaroa ostiraletan izango da, 21:30etik 23:00era, udal pilotalekuan, urritik abendura, eta hortik aurrera, taldeak nahi badu, urtarrilean jarraituko du.

Prezioa 30 euro hilabeteko izango da, eta kultur etxean eman behar da izena (943 71 46 88).  Ikastaroa bihar hasiko da, urriaren 4an, ostirala.   Taldea sortu da, baina oraindik badaude plaza batzuk , beraz, interesa izanez gero deitu eta izena eman.