Dantza latino eta euskal dantza ikastaroak hasiko dira

2020 / 09 / 09

Ikasturte berriarekin batera hasiko dira Eskoriatzan euskal dantza eta dantza latinoen ikastaroak.

Musika Eskolan, hainbat euskal dantza talde daude martxan, bai haur eta gaztetxoentzat eta baita helduentzat ere, eta matrikula zabalik dago hilabete amaierara arte.

Interesatuek ordutegiei eta prezioei buruzko informazioa eska dezakete musika eskolan, bai telefonoz, bai posta elektronikoz ere.

• Telefonoa: 943 714 995
• Emaila: musikesko@hotmail.com

Bestalde, dantza latinoen klaseak Eskoriatzan jarraitzen dute Angel Oiarzabalen eskutik. Ostiraletan egingo dira, udal pilotalekuko gimnasioan. Ordutegia zehaztu gabe dago oraindik, bertaratzen direnen aukerak aztertuta ezarriko baita.

Parte-hartzeko edo informazioa eskuratzeko, jarri zuzenean irakaslearekin harremanetan telefono honetan: 662 52 02 58

Bi kasuetan, Covidaren aurkako protokoloak beteko dira, edukierari, maskaren erabilerari, segurtasunari eta higieneari dagokienez.

Ikusi hemen dantza lationoen buruzko Goienako erreportajea.

Eta azpian EiTBk Angel Oiarzabal irakaslearekin egindako programa.