Dantza latinoak heldu dira Eskoriatzara

2019ko irailak 23

Egubakoitz honetan, irailaren 27an, dantza latinoak ezagutzeko ate irekiko dantzaldia antolatu da, hain zuzen ere batxata modernoa, saltsa eta txa-txa-txa dantzatzeko aukera izango da. AGL dantza taldeko Angel Oiarzabal izango da irakaslea.

Ate irekiko saioa doakoa izango da, baina, parte hartzeko kultur etxean eman behar da izena.

Urrian hasiko den ikastaroa, ate irekiko saioa bezala, frontoian izango da, ostiraletan, 21:30ean. Prezioa 30 euro hileko izango da, eta plaza mugatuak izango dira.
Kultura etxea: 943 71 46 88/ kultura@eskoriatza.eus

;